Ez konfiatu gehiegi, amiga (eta amigo)!!

BUeno, bueno, bueno…bikini operazioa datorkigula eta, friki baten aholkuak aurkitu ditut. Hiru aholku garrantzitsu daude. Egia esan ez du oso “zuzen” ez “jator” hitz egiten, baina… zuek ere lagunduko diozue hizkera hobetzen. Bi entzunaldi dituzue jarraian eta bigarrenean modu jatortxuagoa landu ahal izango duzue. Nahi izanez gero transkripzioa ere eskura duzue. Dena dela, ahal bada lehenengoan ez erabili transkripzioa. Ados? kontatuko didazue zer moduz.

Ez konfiatu gehiegi amiga” du izena. Amigoek ere kasu egin beharko diogu.

Kategoria: Ariketak, Estekak. Gorde lotura.

Erantzun bat Ez konfiatu gehiegi, amiga (eta amigo)!!-ri

  1. egilea: ANA GARCIA

    Gaur ostirala denez, etxerako lan gogoekin ez gabiltza eta datorren astean entzungo dugu. Ea aholku on bat topatzen dugun!. Ondo pasa asteburuan.

Erantzunak itxita daude.