Txapelketa berria jarri dugu martxan. galdera hauei erantzun behar diezue eta asmatzen duzuenon artean sari bat zozketatuko dugu. saria zein?? baaaa… mmmmhhh, estoooooo… Liburu eder bat!! Ala, animo, kopiatu galderok eta sartu erantzunak buzoian. Buzoia non? BIdearten, nire mahaiaren ondoan!!
- Nola esaten da euskaraz “Fulano, Mengano y Zutano”?
- Noiz harrapatu zuten azken balea Euskal Herrian eta zenbat pisatu zuen?
- Zenbat obramendutarako gela daude Mari Enea berrian?
- Zeintzuk dira Txan Magoaren hitz magikoak?
- Nolakoak dira Arratiako zekorrak?
- Eman hildako hiru euskal kantariren izenak.
- Nola esaten diote euskaldunek Basauri alboko Arrigorriagari?
- Zein bi bertsolari heldu ziren azken Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalera?
- Nork idatzi zuen euskarazko lehen obra idatzia?
- Nork deitu zion “ipurbeltz“ nori?
- Zein urtetan eta non egin zen euskara batua “sortzeko“ bilera famatua?
Animo eta ea 11k asmatzen dituzuen!! Azken eguna ekainaren 15a
Harrigarria, baina lehen erantzuna buzoian da!! animo, liburu ederra dugu eta. Ikusten denez ez zarete oso zibernetikoak, baina fisikoki parte hartzen baduzue, ederto!
NAHIKO ZAILA DA, BAINA AMAITU DUT.
LIBURUA NIREA IZANGO DA!! AZKARTASUNA KONTATZEN DA
Denborak ez du kontatzen, Ale. Gainera, komeni da ondo errepasatzea! eta ez ahaztu izena ipintzeaz, bestela liburua… antolatzailearentzat!!
Baina zein buzoian sartu behar da?
Baina non dago buzoi hori?
Buzoia Bidearten dago, baina udaletxean zaudetenok niri eman ahal didazue, edo bestela bisita bat egin bidearten. Dena dela, komeni da zuen izena ematea, ez dakit nor zaren, Eder Niño!!
Monigote horiek, nondik hartu dituzue?
erregistratu jartzen duen lekuan erregistratuz gero, berak emango dizu zurea! Nirea politena da, ezta? Karramarroa dela uste dut, hori bai, beti martxa atras!!
Bart youtube-n, Txan magoaren bi bideo ikusi behar izan nituen hitz magikoak entzuteko eta ezinezkoa! “pistak” ahal dira eskatu??????
bi hitz dira eta bigarrena odolostearen sinoimo baten antzekoa da
Aupa Aitor!
Sartu normal interneten eta ipini TXAN MAGOA. Laster hitzak topatuko dituzu.
Egun On
Nik pista bat behar dut Arrigorriagako galdera erantzuteko, hori erantzutea falta zait eta.
Bueno, bueno….Arrigorriagakoak arazo larriak emten ditu!!! Ez ez da la paja, ez pajeros ez… antzekorik!! Ezta padura ere. Auzo hutsa da hori. Arrigorriagak badu kontrakzioz sortutako diminutibo bat, euskaraz erabiltzen dena. Galdetu, galdetu!
Alaaaaa
Zuek bai azkarrak!!
Ni hemen nago bueltaka ta bueltaka ta idearik ez . Baina beno, azkenean lortuko dut .
Animo guztiei!!
Arrigorriagako galderari erantzuteko pista bat behar duzue? hona hemen:
Arrigorriagako kirol eskola batek, bilatzen ari garen izena daroa. Are gehiago, kirol horretan aritzeko pelota bat behar da eta ezer gutxi gehiago…
Egun on
Eskerrik asko Aitor, hori bai pista ona zuk eman duzuna!!!