Blog-ak eraikitzen

Kaixo lankideok, agian blog bat egiteko beharra edo nahia izan duzue inoiz eta zailtasunak izan dituzue. Ba hona hemen lagungarriak izan daitezkeen ohar batzuk.
Blog bat egiteko hainbat tresna daude interneten, ezagunetarikoen artean blogger eta wordpress daude. Orain aztertuko duguna wordpress-en oinarritutako lanabesa da: “blogariak” hain zuzen ere.
Bloga zer eta zertarako den denok dakigunez, gure “basaerabiltzen” bloga nola eguneratzen den ikasiko dugu. Lehenik eta behin “basaerabiltzen.blogariak.net” helbidean kokatuko gara. Blogaren itxura aldakorra bada ere, finko mantentzen dena, goiko ezkerreko aldean agertzen den menua da, eta hemen da hain zuzen ere blogaren mantenuaren sarrera.
“Saioa hasi” menua sakatuz gero erabiltzaile eta pasahitza adierazi beharko dugu lanean hasteko. Behin saioa hasita, “blogariak” eremu orokorrean kokatuko gaitu, bertan, beste gauzen artean, menu barra bat agertuko zaigu eskumako aldean eta “Blogak” esaten duena sakatuko dugu gure blogean sartzeko. Hori eginda, beherago agertzen den “Nire blogak” aukeratuko dugu eta erakusten duen blog zerrendan gure bloga klikatuko dugu.
Bagaude prest bloga eguneratzeko. Konturatuko zaretenez, goiko ezkerreko menua aldatu egin da eta “Arbela” aukera daukagu  aipagarriena, hori izango baita sarrera testu berriak argitaratzeko.

Posta jarri
Post berria igotzeko, “Sarrera berria” sakatuko dugu, izenburua eta HTML eremua idatziko ditugu. Bertan testua, estekak, irudiak, bideoak eta abar sar ditzakegu. Bideoa postan bertan ikus dadin, HTML editorearen ezkerreko goikaldean “Igo/txeratu” erabili beharko dugu.
Posta argitaratu
Lan eremuko eskumako aldean post berriaren argitaratzea kontrolatuko dugu. Lehenego pausua zirriborroa gordetzea da, gero, behin testua doituta, testua argitaratzea (“Post” bat sortu berri dugu)  eta azkenik, postari kategoria esleituko dugu (honek posta bilatzea eta sailkatzea erreztuko du).
Atariari forma emoten
Eskumatik ezkerrera joko dugu erabat, eta beste menu bertikal batekin topo egingo dugu, “Aurkezpena” eta “Ezarpenak” aukeretan eta euren azpiaukeretan aurkituko ditugu lanabesak blogaren tankera aldatzeko.

Ikusi duzuenez erraz-erraza da, anima zatitez eta sortu ezazu zure bloga euskaraz!

Aitor.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.