Kantaren bat jarri nahi nuen eta hara zer topatu dudan:
http://www.badok.info/audio.php
Bertan hainbat euskal kantariren kanta dituzue. Espero dut bakoitzak bat iradokitzea besteoi, ahal bada historia txikia eginez.
NIk Erramun Martirikorenaren “Xalbadorren heriotzean” gomendatu nahi dizuet. Xabier Leteren letrak dira eta “Xalbador” Urepeleko (Baxe Nafarroa) bertsolari ezagunari egindako bertsoak dira. Euskal Kantarik Onena aukeratua izan zen EITBk egindako txapelketan.
Jakingo duzuenez, “Xalbador” artzaina oso bertsolari sentibera zen. Bere bertso asko euskarari eta “maiteari” eginak izan ziren, denak ere sakontasun handikoak. Bere omenaldi egunean bihotzekoak jota hil zen taula gainean eta hortik sortu ziren kanta honetako hitzak:
Xalbadorren heriotzean
Adiskide bat bazen
benetan bihozbera
poesiaren hegoek
sentimenduzko bertsoek
antzaldatzen zutena.
Plazetako kantari
bakardadez josia
hitzen lihoa iruten
bere barnean irauten
oinazez ikasia…ikasia
Non hago, zer larretan
Urepeleko artzaina
mendi hegaletan gora
oroitzapenen gerora
ihesetan joan hintzana. (Bis)
Hesia urraturik
libratu huen kanta
lotura guztietatik
gorputzaren mugetatik
aske sentitu nahirik.
Azken hatsa huela
bertsorik sakonena
inoiz esan ezin diren
estalitako hegien
oihurik bortitzena… bortitzena
Non hago….
Hona xalbadorri buruzko informazio apur bat. Merezi du ezagutzea
http://eu.wikipedia.org/wiki/Xalbador
mayday, mayday! Zer esan gure dau abestian agertzen den “hitzen lihoa iruten” ?????
Egun On
idearik ez zer den ” hitzen lihoa iruten”, baina begiratu dut zer esan nahi zuen “urratu” eta hitzak zenbat adiera dezberdin dituen harrituta utzi nau.
Guzti hauek:
du ad.
rasgar, desgarrar
Erori eta soinekoa urratu zuen: se cayó y se desgarró el vestido.
2 du ad.
rasguñar, arañar, raspar; desgarrar; irritar, herir
Sasi artean ibili eta urratu duzu azala: andando entre las zarzas te has arañado la piel.
Eztarria urratuta dut: tengo la garganta irritada.
3 du ad.
romper, fracturar, hacer pedazos, quebrar
Etxola txar erdi urratu batean: en una chabola mala y medio rota.
4 du ad.
separar, deshacer, romper
Urra al daiteke ezkontza?: ¿se puede deshacer el matrimonio?
5 du ad. bidea, ildoa
abrir, hacer
Bide berriak urratu: abrir nuevos caminos.
Goldeaz ildoak urratuz: abriendo surcos con el arado.
6 du ad. legea, agindua
quebrar, quebrantar, faltar a, infringir
Nik ez dut bosgarren agindua urratzen: yo no falto al quinto mandamiento.
Legea urratu zuen: infringió la ley.
7 du ad.
borrar
Letra haiek urratzen: borrando aquellas letras.
Ezin urratuzko aztarrena utzi du betiko: ha dejado una huella indeleble para siempre.
8 du ad. (hed.) marka, errekorra
mejorar, batir
Badirudi hemen bere marka guztiak urratu beharrean aritu zaigula: parece que aquí, se ha visto en la necesidad de batir todas sus marcas.
Urratu, kasu honetan “hesia urratu”, hesia apurtu esan nahi du. Esan bezala, hil egin zen eta bere gorputzaren hesiak gainditu zituela adierazi zuen.
eta lihua iruten, lihua da “lino” eta irun “hilar”. Kasu honetan esan nahi du hitzak josi egiten zituela eta horrela hitzen oihal eder bat egin (nire interpretazioa da, e?)
Egun on!!. ziuraski ikusita dekozue, baina badaezpada hemen uzten dizuet bideo hau. Madonna “sagarra jo” abesten, txalapartak eta guzti!!!!!!!!!!
http://www.eitb.com/es/cultura/musica/detalle/895923/madonna-canta-sagarra-jo-junto-kalakan/
Beste proposamen bat luzatzen dizuet, Mikel Urdangarinek “Badira hiru aste” diskan sartu zauen “Gaur gurutzatu gara” kanta, amama guztiei eskeinita, unkigarria…
Letra doakizue eta esteka abestia entzuteko baita ere: http://youtu.be/5jWSh4j0XS4
Baietz norbaiteri negar anpuluak urtengo jakozala, hurrengokoan beste bat kaineroagoa.
Gaur gurutzatu gara
Sarritan antzera
Su bertan jezarrita
Ni kalean behera
Zure itxura ez da
Betiko berbera
Begien tristezia
Ohikoa ote da
Gaur ondora natortzu
Lagun egitera
Ez al daukazu seme
Inorako asmorik?
Lagunengana noa
Ez dago presarik
Zeuk be bazenduala
Dantza kuadrilarik
Ta urteak doazela
Konturatu barik
Zoaz gazte ez galdu
Nigaz denborarik
Esku hartu deutzut
Egunon amama
Zelan dabil gaurkoa
Gure auzoko dama
Aurpegi zimurtua
Present iragana
Berbarik ez, keinu bat
Zuzendu nigana
Irribarre honegaz
Esan dozu dana
Atzo larogeitabost,
Soinean jantzia
Zeinek esango leuke
Hain maja ikusita
Lobak ein eutzuela
Egunez bisita
Baina gaur bizitzagaz
Eukiela zita
Beitu amama zelango
Oskarbi polita
Denboraren jagole
Ta haren menpeko
Poztasunik balego
Zeugaz banatzeko
Musu bat emon doutzut
Irri bat hartzeko
Biharko lotu gara
Kartetan eiteko
Irabazita ondo
Galduta hobeto