Lo kanta

Kantatzen duen herria ez da inoiz hilko!! halaxe zioen talde famatu baten kantak. Gu ez omen gara asko kantatzekoak! zuetako zenbatek kantatzen dizkiezue, adibidez, lo egiteko kantak umeei? Nik bat proposatu nahi dizuet. Imanolek kantatzen zuen. Berak zuen ahots goxoa lotarako laguntza paregabea izateaz gain, letra izugarri miresgarria ere bada eta, beraz,  amets goxoak izateko oso lagungarria.

Gainera fonetka lantzeko funtsezkoa da kantatzea, beraz, animo eta ez pentsa txarto kantatzen duzuenik. Dutxan eta umeekin denak du soinu goxoagoa.

Entzun bitartean bete hutsuneak eta ulertzen ez dituzuen hitzak hiztegian bilatu, merezi du.

Haur kanta II-III

Zu bezelako haurrek
lo egin ______________
ilargia hasi da
zerua pintatzen.

Txoriak lotan daude
hagitz da ______________,
ilargiak erreka
erdia edan du.

Izarrak hasi dira
zeruan ______________,
ilargia zelatan
atzetik kukuka.

Izar dago zerua
honuntza begira:
______________ kulunkatzen
noiz hasiko dira?

Etzaittu eramango
mamuak aidean,
sehaskan lo egiten
duzun ______________.

Goiko lepo gainean
ilargia duzu,
zuregana heldu da
______________.musu.

Zaude lo goxo-goxo
aeorri artio,
zuretzat kollare bat
______________baitzaio.

Kollarea jantzita
eramango zaitu,
bere lagun guztiak
______________ baitittu.

Ilargitik zintzilik
ibiliko zera,
kolunpio batean
izarren ______________.

Zeruak ikustean
pentsatuko duzu:
“Holako ______________
nor ez zoriontsu?”

Eta lagun onena
ekarriko dizu:
“______ izar bat zuretzat
gustatzen bazaizu”

Jostatuko zerate
______________ batean,
eguzkiak argia
esnatu artean.

(Mikel Arregi – Imanol)

 

 

 

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

5 erantzun Lo kanta-ri

  1. egilea: Asier odriozola

    Abestirik proposatzen ez dugula ta, hona hemen nire proposamena:

    Erribera (Benitoren eta Erramunen bertsioan, biak ondo)

    Erribera, Erribera,
    zure landen zabalera
    ortzi muga den hartan
    mugatzen da.

    Zure lur emankorretan
    isurtzen diren asmoak
    gogotsu hartuko al ditu
    lur gozoak.

    Zure gaztelu zaharrek
    gorderik duten antzina
    hats tristetan mintzo da
    haren mina.

    Oh ooooh

    Horma zahar arraituetan
    txoriak dira kantatzen
    mendetako lo geldia
    salatzen.

    Nafarroa anai zaharra
    kondairaren lehen sustarra
    bego higan arbasoen
    amets hura.

    Oh ooooh

    Edo bestela,

    Txoria Txori (hemen bai, Mikel Laboaren bertsioa soilik)

    Hegoak ebaki banizkio
    neria izango zen
    ez zuen aldegingo. (Bis)

    Bainan honela
    ez zen gehiago txoria izango (Bis)

    Eta nik txoria nuen maite,
    Eta nik, eta nik, txoria nuen maite.
    Trala laralala lala lala
    tralara lala lala lala
    trala laralala lala lala
    tralara lala lala.

    Abesti honek lau nota dauzka , baina azal barnera sartzen den doinu bat da niretzat, Mikel laboaren ahotsan.

    Ondo izan!!!

    Asier.

  2. egilea: Asier odriozola

    Aurreko mezuan, beste lo kanta bat ere, sartu nahi nuen:

    Haurtxo txikia,
    sehaskatxoan,
    negar ta negar gehiago,
    amets beltz batek,
    esnatu eta,
    ______ beldurrez dago

    Ixildu zaitez
    ez beldur izan
    amatxo zure zai dago
    nik _________
    gordeko zaitut
    ene maitia
    egin lo…

    izan untsa!

    Asier.

  3. egilea: arkaitzzarraga

    Aupala Asier!

    Lehenengorako sagardoa edatea komeni da, bestela ooohhh horretan itotzeko aukerak handiak dira. Bigarrenari dagokionez, galdera bat: ebaki banizkio nirea izano zen ala izango ………… Ondorioa lehen aldian?? Hirugarrena ez dut ezagutzen, norena da??

  4. egilea: ALEGRIA

    Aupa nesta ta mutilak!
    Hona hemen nik erabiltzen dudan alaba lo egiteko kanta:

    Amets, amets egin itsas gizona,
    amets, zure ametsa gerta leikela.

    Berriz etorriko zera Ondarruko kaiera,
    han daukazu maitea, itxaroten dezuna,
    berriz etorriko zera, zure txaluparekin,
    han daukazu maitea ta bihotza.

    Han daukazu maitea ta bihotza.

  5. egilea: arkaitz

    Nik ere erabiltzen dut baina ondarruko barik SANTUTXUKO esanda (ji, ji)

Erantzunak itxita daude.