Hamaika ikasteko jaioak gara II

Bueeeenooo, baaaaiiii, badakit honen zain egon zaretela eta saria nori tokatu zaion jakin nahi duzuela, baina ostiraleko arazo teknologikoek zoratu egin gintuzten eta… Kontuak kontu gaur hamabietan 11 galderak asmatu dituzuen artean zozketa egingo dugu eta orrialde honetan, basaerabiltzenen, iragarri.

Baina… Argi dago beste zerbaiten zain ere egon zaretela eta… BAI, 11 galdera berriak hemen daude! Ekainaren 22ra arte duzue erantzunak bilatzeko eta, jakina, gure buzoian uzteko.

Tira ba, hona hemen galderok:

  1. Nork egin zuen euskalkien lehen mapa?
  2. 60ko hamarkadan euskararen berreskurapenerako mugimendu famatua sortu zen.  Zein izan zen Euskal kantari mugimenduak hartu zuen izena?
  3. Nola deitzen da Basauriko bertso eskola?
  4. Zenbat ziren Basauriko euskaldunak eta ia-esukaldunak 2006an?
  5. Nork asmatu zuen Aitorren mitoa?
  6. Zein da Basauriko punturik altuena?
  7. Nola deitzen da WORDerako euskarazko zuzentzailea?
  8. Gogoko tokian ______________.
  9. Orain dela gutxi zuberotar pertsonaia bati buruzko marrazki bizidun filma kaleratu dute. Zein?
  10. Nork irabazi du Euskarabilak antolatutako ipuin erotikoen lehiaketa? Zein obrarekin?
  11. Zein euskal taldek eta zein kantarekin hartu du parte Madonaren azken diskan?

ANIMO ETA ZORTE ON!!

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

7 erantzun Hamaika ikasteko jaioak gara II-ri

  1. egilea: IRATXE

    Animo guztiei!!!

    ea nor den hurrengo irabazlea!!!

    Arkaitz! zein da saria? aste beteko bidaia, ezta?

  2. egilea: arkaitzzarraga

    BAI, baina trebatzailearekin!! je, je. Astebeteko egonaldia euskara hutsean!!

  3. egilea: marta

    Beldurrik emateko ez da, baina ia ia denak badauzkat. Bat faltatzen zait.

  4. egilea: Aitor

    Nik, betilez, pistak eskatzen, 2006. urteko euskaldunak Basaurin?

  5. egilea: arkaitz

    Jendeak uste baino gehiago. Soziolinguistika inkesta lau urterik behin egiten da. Azkena 2011n egin zen, baina oraindik ez dute argitaratu.
    ANIMO!!

  6. egilea: Iratxe

    Bukatuta!! Uffff!!! hau ahalegina!

    Ea bidaia irabazten dudan!!. Nik badaezpada egunak gorde ditut . 🙂

  7. egilea: marian

    Kaixo!!!!!! nik ere, baditut.
    Nik, oporrak nahi ditut, posiblea da saria aldatzea????

Erantzunak itxita daude.