Astebete gehiago

Bueeeenooo, baaaaaleeee! Asko izan zarete prorroga eskatu duzuenok eta ADOS, beste astebete emango dugu 11 galderei erantzuteko.

Bide batez, esan behar dizuet Malmasin ez dela Basauri, azkeneko galderan ez dela nahikoa taldearen izena jartzea (kantaren izena ere jarri behar da)…

Nik neure aldetik beste akats bat ere onartu behar dut: marrazki bizidunetako pertsonaia ez da zuberotarra, Itzaltzukoa da!! (Nafarroa)

Beste alde batetik, oporrak atarian daudela argi dago. NI datorren astean ez naiz egongo. Ikastaro bat egitera joango naiz “marko inkonparablera” (Miramar Jauregia). BItartean, zuek ez ahaztu zuen ebaluazio orriak betetzeaz eta galderen erantzunak bilatzeaz.

Nik bi bideoren helbideak utziko dizkizuet martxari eusteko:

Lehena EGA nahikoa ez dela adierazteko: CAC beharko duzue!!

Bigarrena Garabidek euskararen normalizazioaz ateratakoa. Zortzi kapitulu dira eta, bene-benetan, merezi du ikustea.

Laster arte.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.