ONGI HASIAK

Bueno, bueno, bueno… Zelan joan dira oporrak? aspaldi amaituak? oraindik zatiren bat disfrutatzeko? ahastuta dagoeneko? Suposatzen dut gehien-gehienok, ni bezala, gaur hasi zaretela lanean, beraz… animo! aupa! Ez da ezer! Martxa berehala hartuko diogu!

Badakizue ez dela komeni lar gogor hastea. Arratsaldean udako ekintzatxuren bat egin (hondartzen osteratxu bat, mendi buelta txiki bat…) eta lurreratzea apurka-apurka egin. Konturatu orduko martxa bizian egongo gara.

Euskara planari dagokionez, hilabete honetan diseinu lanetan egongo gara, nahiz eta zuen zerbitzura nagoen duzuen edozein zalantza, laguntza eskaera edo behar duzuenerako. Txapa piska bat ere emango dizuet zuen nahiak, irrikak, beharrak, proposamenak, eta abarrak ezagutzeko. Zuek ere jarri nirekin harremanetan lasai edozertarako.

Seguruenik urritik aurrera ez naiz bakarrik egongo. Joan den ikasturtearen arrakasta ikusita, litekeena da beste kide bat nirekin aritzea. Horrela norbanako zein departamentu bakoitzaren beharrizanei zuzenago erantzuten ahaleginduko gara. Esan bezala, zuen proposamenak oso ondo etorriak izango dira.

Basaerabiltzen bloga ere martxan jarriko dugu irailean, beraz, zuen udako argazkiak, ipuinak, hausnarketak… bota eta bertan zintzilikatuko ditugu.

Tira ba, esan bezala, ondo hasi eta laster arte.

 

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.