Interneten euskaraz!

 

Euskararen presentzia interneten gora doa, horren adierazgarri, hedatua dagoen Twitter sare soziala euskaratu berri dute. Argia.com-eko arduraduna den Lander Arbelaitzi esker, berak lortu zuen Twitter euskaratzeko baimena, sare sozial honen interfazea euskaraz dago eskuragarri, halaber, lorpen hau, komunitate oso bati zor diogu, partehartzaile askoren erantzukizuna izan baita itzulpena, botoen bidez aukeratu zuten “Twitt” hitza “Txio“-lez euskaratzea eta “trending Topic” (TT) “Joera“-lez.

Adituen arabera, tresna bera euskaraz erabiltzea baino garrantzitsuagoa, edukiak euskaraz sortzea da. Gaur egun, 14.000 erabiltzaile baino gehiagok euskaraz idazten dituzte euren “Txioak”, eta ekarpen interesgarrien bila, 1.000 euskal intelektuali deia egin diete eurenak ere euskaraz egiteko.

Google, Youtube eta Tuenti bera ere, euskaraz erabili dezakegu, baina denen artean nabarmenduena Wikipediaren kasua dugu, bertan 137.000 sarrera baino gehiago euskaraz topa ditzakegu. Ez dirudi gauza handirik, baina mundu mailan, 34. postuan kokatzen gaitu artikulu kopuruari erreparatuz, eta hiztun kopurua kontuan izanda, seigarren postuan gagoz mundu mailan, hori bai hori!

Animo eta euskarari ekin twitterrean, facebookean… (tuenti urrun geratzen zaigu eta…)

 

Aitor V

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.