Hamaika ikasteko jaioak gara (IV)

Epa denoi!

Azken saioaren arrakasta ikusita, erronka berriei nola erantzungo diezuen ikusteko irrikitan gaude  eta horretarako galdera-sorta berri bati ekin beharko diozue. Ez dira makalak galderak eta ahalegintxoa eskatuko dizuete baina zuen prestutasuna agerian uzteko aukera paregabea duzue berriro ere.

Erantzunak urriaren 31ra arte jasoko ditugu (Domu Santu eguneko bezpera). Ea ba, ezetz denak asmau!!!

Iñi eta Ark

HAMAIKA IKUSTEKO JAIOAK GARA (IV)

  1. Nor da Eskarabillera estatuaren egilea? Eta zein  urtetan egin zuen?
  1. Zein da galdakoztarren ezizena?
  1. Europako zazpi hizkuntza gutxitu zerrendatzeko gai ote zarete?
  1. Bukatu: Egon hadi lo ………………………………………………………..
  1. 60-70 hamarkadetan Basaurin bost zinema areto zeuden. Zeintzuk izan ziren?
  1. Zein da Bernardo Atxagaren benetako izena?
  1. Ze apaiz izan zen Arizko Ikastolako sustatzaileetako bat? Basaurin kale bat ere badauka.
  1. Zer ordutan egin daiteke spinning-a euskaraz Artunduagako kiroldegian?
  1. Nola esaten da euskaraz enhorabuena? (Zorionak ez du balio)
  1. La Basconia lantegia zein urtetan sortu eta zeinetan itxi zen?
  1. Zein liburuk biltzen ditu euskarari azken mendeetan egindako erasoak, Foruko seme batek idatzia?

 

 

 

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.