Denok zinemara!

Aupa lagunok!

Zinemara joateko proposamena luzatu nahi dizuet, “Bypass” filma ikustera joatekoa hain zuzen be. Hemen egindako pelikula da eta “Multicines”-etan jatorrizko bertsioan, hau da, euskeraz ikusgai daukazue. Gidoia, Patxo Telleriarena da eta zuzendari lanetan Telleria bera eta Aitor Mazo jardun dira. Aktoreak Gorka Otxoa, Barbara Goenaga, Sara Cozar eta Mikel Losada ditu paper nagusietan.
Oso gustura ikusten den komedia hau, euskara lantzeko eta sustatzeko aukera ematen digu, eta ez kezkatu euskara mailagatik, erraz-erraz ulertzen da eta arazoak izatekotan azpitituluek ere laguntzen dute.
Filmaren  partehartzaile batzuk Bilboko alde zaharretik ikus ditzakezue astebururo, baina antza pote eta pintxo tartean kalitatezko pelikulak ere egiten dituzte!
Anima zaitezte, nik ikusita dekot jada!

 Bypass

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.