BASAURIN BE BAGARA JAIA

 

Dakizuenez, BBB jaiaren antolaketa aurrera doa. Dagoeneko hainbat elkarte eta jende dabil lanean eta mota guztietako jarduerak aurreikusten dira: kirol jarduerak (mendiari lotuak, spinninga, defentsa pertsonala, taekwondoa, esku pilota tailerra, …), musika eta dantza (trikitilariak, txalapartariak, abeslariak, dantzariak, dantza lehiaketa, funky-a, erromeria, flash mob-a,…) komikilariak, ikus-entzunezkoak, liburu trukea, … eta jan-edana, noski.Eta gure galdera da… Udal langileak zertan gara trebeak??

Horretaz gain, ordu aldaketa bakoitzean (9:00, 10:00, 11:00, …) “geu be bagara” adierazteko aukera luzatu diegu herriko arlo desberdinetako gizataldeei. Horretarako oholtzara igo eta jairako bereziki sortu den kanta abestu edota abesteko plantak egin beharko dira.

Kanta hori grabatzear dute, baina lortu bezain azkar basaerabiltzenen izango da entzungai eta ikasgai.

Flash mob-a dantzari batzuek grabatuko dute, baina besteok ere azken atalean parte hartzeko aukera izango dugu. Horretarako ikusi bideo honetan eman dizkiguten azalpenak.

 

Animo eta presta asteburu potente horretarako: 30ean afaria eta 2an BBB jaia!!

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.