oi oi oi, ama Euskal Herria

Gaur, kanta honekin gatoz, lasaigarria delakoan proposamena egitera. Badakizue Donostian ez dela oso gertaera lasaiaren protagonista izan: ikusi berria

GUk kanta hori proposatu nahi dugu datorren 30ean egingo dugun afarirako. Ez genekien trikitrilariak kontratatu, bertsolariak ekarri ala zuen artean gitarrak banatzea zen onena, baina azkenean… Kanat hau ikastea iruditu zaigu egokiena. Ea gaua berotzen zaigun!! Nork esan behar zuen hain kanta meloso, lasai, mermeladazkoak horrelako gatazka eragingo zuenik! gure garaian La Pollaren kontzertuetan gertatzen ziren horrelakoak, baina Benitorenetan!!

Nola aldatzen diren gauzak, kamaradak!!

Hona letrak:

Anai etxen da ezküntü
bükatü niz oain joaitera
ene opilaren egitera
Pariserat banüazü

Oi ama Eskual Herri goxua
zutandik urrun triste banüa
adios gaixo etxen dena
adios Xiberua. (bis)

Pariseko bizitzia
lan kostüzüriaz bagiazü
bena berantzen zütadazü
zure berriz ikustia.

Oi ama Eskual Herria…

Partiturak ere hemen dituzue, norbaitek kitarra, txistua, soinua, trikia, saxoa edo pianoa jotzen badu, ondo ensaiatuta ekar dezan.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.