11 IKASTEKO JAIOAK GARA 5.

 

1)     Zergatik ospatzen da abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna?

2)     Garbizaleen  arabera nola esaten ziren tren, café, bolígrafo, cuaderno eta telefono hitzak?

3)     Zein kontsidera daiteke lehen rock euskal taldea?

4)     Osatu atsotitza:

A _ _ _ d _ _ o     e _ _ n _,      a _ g _ _ u     o _ d _ k _    i _ _ n _ .

5)     Zein izan dira Planeta Basauri jardunaldien azken bost ekitaldietan erakutsi diren herriak?

6)     Beste Basauri bat non dago? Zenbat biztanle ditu ?

7)     Gaztelaniaren erabilera sustatzeko Cervantes Institutua dago. Zein da euskara sustatzeko institutuaren izena ?

8)     Une honetan Basaurin zenbat txakur daude erroldatuta ? Eta horietatik zenbat dira arriskutsuak ?  ( * Galdera honen erantzuna eskuratzeko ezinbestean  Mª Eugenia Castro lankideari galdetu behar diozue. Luzapena: 4418)

9)     Zein erakundek egiten ditu herriz herriko euskararen kale-erabileraren neurketak? Zein izan da 2011n egin zen neurketan Basauriko ehunekoa?

10) Zein idazlek jaso du aurtengo euskarazko  Literaturako Euskadi Saria? Zein libururekin?

11) Eman itzazue Basaurin argitaratu diren euskara hutsezko hiru herri-aldizkariren izenak

 

 

 

 

 

 

 

 

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.