Abenduaren 2ko jaialdirako abestia

Basaurin Be Bagara ekimenetik oraingoan ekitaldirako kanta eder eta polit hau heldu zaigu, egun horretan Basauri eta inguruko euskaldun eta euskaltzale guztiok parte har dezagun. Bideoarekin batera hitzak doazkizue eta belarriak erne izateko hutsune batzuk jarri dizkizuegu… Bakizue… dena ez da gozamena izango, lan ere egin behar da-eta!!!

Abestiaren gaineko zuen iritziak ere adierazi, ados???

Ikusi, entzun eta goza ezazue:

“BASAURIN BE BAGARA”

Eguantz ilun honetan
nagie _____________

gautxori bet jarri da
maindire gainean
berbetan mihia astintzen
hasi nazenean
nigana salto batez
parau da aurrean
_____________ berba eginez
dantzan dau airean

Atoan urten gara
lehiotik hegaka
haizearen laguntzaz
odeiak _____________

bidean topau dogu
txori asko koplaka
abotsagaz bat egin
doinue aparta.
Basaurin be txoriok
euskaraz _____________
Etor zatez lagune
ta eutsi goiari
Basaurin be bagara
hamaika _____________

euskaraz margozteko
iribarre ugari
argia _____________

biharko gauari

Euskaldunak kalera
eta berba egin daigun
_____________ sortu
hainbat berba lagun
geuri kanta ta dantza
bai gustetan jakun
horrela ibiltzen gara
zenbait gau eta egun
gu elkartzen bagara
_____________

 

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

3 erantzun Abenduaren 2ko jaialdirako abestia-ri

  1. egilea: Iñigo

    Une honetan 13 “baliente” gaude izena emanda abenduaren 2ko hitzordurako. Ea geheigo animatzen zareten/duzuen…

    Porzierto, blog honi izen berria jarriko diogu: basaEZerabiltzen……..

  2. egilea: ALEGRIA

    LANKIDEOK ZER EDO ZER EGIN BEHAR DUGU HAU ANIMATZEKO. ARKAITZEK SUBJUNTIBOZ MEHATXATU NAU BLOGA ERABILTZEN EZ DUGULAKO!!!
    EZ DA TXANTXA. EGOERA LARRIAN GAUDE. SOS

  3. egilea: Iñigo

    Ez oihukatu, Ale !!! hemen gorrik ez dago…

Erantzunak itxita daude.