Hamaika ikasteko jaioak gara (6)

Eta arnasik hartzeko ia asti barik, hementxe doazkizue 6. saioko galderak.

Horrenbesteko negar eta purrustaden ondoren, errazagoak jartzea erabaki dugu, hori bai, zuen aldetiko konpromiso baten truke: gutxienez, 15 erantzun-orri jaso nahi ditugu hilaren 20rako. Bestela, traturik ez eta seigarren lehiaketa saio hau “basamortu” utziko dugu…

Horra erronka!!!

HAMAIKA IKUSTEKO JAIOAK GARA (VI)

1)     Zein urtetakoa da San Faustoren irudia dagoen horma-hobia?

2)     Zein izen hartzen dute San Tomas jaiek Arrasaten?

3)     Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera heldu diren  bertsolarien izenak.

    Osatu atsotitza:

4)    Ez gehiegi hitz egin,  ________  ____  _______  ______  _______.

5)     Gu trebatzaile bagara, zer zarete zuek?

6)     Noren izena hartu du Sidenorreko parkeak eta zer zen?

7)     Zein saio gidatzen du Manu Etxezortuk? Zein ordutatik zein ordutara?     (* Orduak  Euskaltzaindiaren arauen arabera ondo adierazita, bestela ez du balio izango)

8)     Basaurin daukagun sopranorik ospetsuenaren izena.

9)     Zein da abendu  izenaren jatorria?

10)  Durangoko Azokan disko berria aterako duten lau talderen izenak.

11)  Zein egunetan (itzuli) se jubilará__________________ Jesus Mari itzultzailea(k)?

Ea ba, ekin lanari!!!

 

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.