Nik ere hartua dut “Hamaika ikasteko jaioak gara” -ren 4. saioaren saria.
Liburua hauxe da:
Harkaitz Cano-ren “Twist” nobela.
Mila esker! … bertso honen bidez:
Hau ez da “Hitzetik Hortzera”
eta ni ez naiz Egaña,
bertso-lerro hauek moldatzen
fin saiatuko naiz baina,
“Euskara Plana” deritzon,
traineruan, alajaina!
Iñi ta Ark omen dira,
patroia ta kapitaina,
Hamaika ikasteko lehian,
maixu hauekin, A ze kaña!
e-mailak gora eta behera
PCa itotzeko aina,
mila esker zuei bikote,
nabarmenduz hau tamainan:
Euskarakin gozatzeko
dugun aukera bikaina.
Ondo izan!
Asier.