estres linguistikoa

Asteazkenean luzatutako galderari, hona hemen Jaione Ogiza lankideak egindako iruzkina:

Zer da estres linguistikoa?
Estres linguistikoa esaten zaio norekin, non, noiz, zein hizkuntza aukeratu erabaki beharrari.
Ez dago erdararik ez dakien euskaldunik. Beraz, euskaldunok euskaraz egiten badugu hala nahi dugulako da, euskara lehenetsi dugulako, nahiz eta horrek komunikazioan ondoriorik izan dezakeela jakin.
Hizkuntza bakarra dakienak ez du zalantzarik; eta dakien hizkuntza hizkuntzarik boteretsuena bada, ez du izaten berea erabiltzeko zilegitasunaz dudarik. Ez du izaten estres linguistikorik.

Nahiz eta erderaz izan, atxekitzen dizuet link bat, valentzierarekin zer ikusia duena, interesgarria iruditu zaidalako.”

Mila esker Jaione, hartutako lanagatik!!! Honez gain, eta talde saioetan eztabaidatzeko ikus ezazue estres linguistikoari  buruzko bideotxo hau. Zuen iritzia jakin nahi dugu.

Ondo ibili!!!!!

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.