EUSKAL IRRATIAK TELEFONOAN

Euskara hutsean emititzen diren irratiak sakelako telefonoan entzuteko aukera ematen duen aplikazioa da Uhinbak <http://www.uhinbak.eu/>. Euskal Herriko hainbat irrati biltzen ditu, guztira 26, eta Iphone <http://eu.wikipedia.org/wiki/IPhone> eta Android <http://www.android.com/> mugikor sistemetarako erabilgarria da. Euskarazko irrati gehiago eskaintzeaz gain, berrikuntzak ekarri ditu eta etorkizunean lanean jarraituko dutela adierazi dute.
“Euskarazko irratiak edonork, nonahi eta noiznahi entzuteko aukera izatea gure lehen erronka izan den arren, ez da azkena. Aurrera begira hobekuntza eta zerbitzu gehiago eskaintzea baita gure asmoa”, azaldu dute webgunean. Hasieran euskarazko hamabi irrati biltzen ziren eta orain dagoeneko 26. Horrez gain, herrialdeka sailkatu eta mapa batean kokatu dituzte. Gehitutako irrati berrien programazioa eta informazioa ere gehitu dute.

Iratxe Apraiz Sagarna

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.