SKOLASTIKA Emakumezkoen arte-bilduma MARIENEAN

SKOLASTIKA emakumezkoek egindako arte-bilduma da, batez ere egile gazte eta euskaldunen lanek osatzen dute. Beren arte-adierazpena horren ohikoak ez diren tekniken bidez lantzen dute, hala nola grabatuak, infografiak, argizaria, arkatzak, eta abar…
Lan horietariko asko Skolastika erakusketan agertu eta gero antolatzaileek erosi dituzte, oro har gehiengoaren botazioz.
Erakusketaz guk beste gozatzea espero dugu; izan ere, ia 10 urtetan zehar biltzen aritu gara. Egileren batek zuen interesa bereziki piztuko balu, ez ezazue zalantzarik izan eta jarri harremanetan gurekin. Artegile guztiek sormen lanean jarraitzen dute eta beren lanaren inguruan sortu ahal zaizkizuen zalantza oro argituko dizuete.
Bisitaldiaz gozatu

GIDATUTAKO BISITAK
URTARRILAK 8, 19:00etan (gaztelaraz)
URTARRILAK 16, 18:00etan (euskaraz)

Anabel Sanz del Pozo

 

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.