GALIZIAN BE, TXAKURRAK ORTOZIK

 Estres linguistikoa, hizkuntz jarrerak, aurreiritziak, konplexuak… ez dira bakarrik euskaldunon buruhausteak. Entzun ezazue  Galizia aldean jasotako gertaera.

Radio Galega irrati publikoan galizieraz hitz egiten da baina hara non entzuleren bat ez dago ados eta gauetan emititzen den Pensando en ti irratsaiora  deitu du bere kexa azaltzeko. Hona hemen entzulearen eta irratsaioko gidaria den Alberto Freireren arteko eztabaida:

Zer deritzozue? Nola ikusten duzue gaia? Zer iruditzen zaizkizue esaldi hauek?

Nik espainolez hitz egiten badizut, zuk niri hizkuntza berean egin behar didazu, guztiona da eta.

– Zuk edukazioagatik nik hitz egiten dudan hizkuntza egin behar duzu, ni hemen bizi bainaiz baina ez naiz hemengoa.

– Nik hitz egin dut lehenengo, beraz zuk niri nire hizkuntzan egin behar didazu

Esatekorik baduzue???

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

4 erantzun GALIZIAN BE, TXAKURRAK ORTOZIK-ri

  1. egilea: marta

    Entzule hori Frantziara joaten bada, frantziarrei gazteleraz hitz egiteko esango luke.

  2. egilea: Jaione

    Bueno emakume horrek eskatzen duena ez du zentzurik ( are gehiago galegoarekin nahiz eta ez jakin oso ondo ulertzen dena behintzat astiro mintzatzen badute, eta emakume honen kasuan garbi ikusten da berak galegoa ulerzen duela primeran). Azpian agertzen den iruzkinean esaten den bezala, hizkuntza ez badakizu, litzatekeena da itzulpena egitea baina ez hizkuntzaz aldatzea, beste edozein hizkuntzetan egiten den bezalaxe. Hau da, zuk ingalaterrara bazoaz elkarrizketa bat egitera, nahiz eta berriemaileak euskaraz hitz egiten jakin ezin duzu espero elkarrizketa euskeraz izatea,
    ingelesez izango da eta edonork normaltasun osoz hartuko du.

  3. egilea: Jaione

    Komunikabi baten kasuan zein den hartu beharreko jarrera argi dago, baina eguneroko bizitzan, bi personen arteko elkarrizketetan jarrera hori mantendu ahal izatea bai da zaila. Nahiz eta beste solaskidea euskera ulertu, normalean euskeraz dakienak hizkuntzaz aldatzen du, beste egunean aipatzen genuen stress linguistikoa sortzen dela.

  4. egilea: Iñigo

    Oso zaila da horrelako egoera deserosoan euskarari eustea baina besteek ere gure “ahuleziaz” baliatzen dira. Apurka-apurka ikusarazi beharko diegu agian “arazoa” eurek dutela. Baina nola egin hori? Zein estrategia erabil daiteke?

Erantzunak itxita daude.