HAMAIKA IKASTEKO JAIOAK GARA HIL DA!! GORA SEIKO URREA!!

Tamainak garrantzirik ez duela esaten dute batzuek, baina kasu honetan behintzat argi geratu da baietz. Edo hori uste dugu guk behintzat!! beraz…  laburtu egin dugu txapelketa eta, ondorioz, izena era aldatu!! Hona hemen, beraz, SEIKO URREA

Hamabostean behin emango dugu saria, baina bene-bene-benetan, zuen parte hartzea eta inplikazioa funtsezkoa izango da urre hori ez ugertzeko. Ingurukoak inplikatu, jendea aktibatu zuentzat erantzunak bila ditzaten… baina erantzun kopuru handia espero dugu, behintzat hirigintzakoek izan duten erantzun maila (biba zuek!!)

Horratx beraz, lehen seiko urrea:

1)     Zein da txapelketaren izenaren esanahia?  Eman itzazue bere beste hiru senideen izenak. Ez al dakizue musean?

2)     Zein urtetan jaio zen Bidebieta Irratia? Irratiko zein frekuentziatan entzun dezakegu? Eman hiru irratsaioren izenak.

3)      Zelan esaten jako urtarrilari bizkaieraz? Eta osatu atsotitza:

Urtarrila hotza,  ______________    _________________ .

4)     Zein da Euskaltzaindiak argitaratu duen azken liburua?

5)     Nork abestu zuen “Maite, maite, maitia”? Ezizena eta benetako izena behar ditugu.

6)     Zenbat etxebizitza aurrikusten dira San Fausto/Bidebieta /Pozokoetxe egitasmo berrian ? Asier arkitektoak emandako datua izango da kontuan izango duguna, beraz dei iezaiozue.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.