IKASITAKOA ERABILI… NOLA, BAINA? AHOLKUAK BEHAR DITUGU!

Eguneroko bizimoduan eta lanean askotan sentitu duguna bideo honetan azaltzen saiatzen da Javi Santos Mondragon Taldeko Otalora enpresako langilea. Guk ere antzeko sentsazioak izan ditugu behin baino gehiagotan, ezta? Lotsa, beldurra, hanka sartzeko beldurra, konfiantza eza… baina tira! aurrera goaz apurka-apurka eta ez dugu etsiko.

Oraingoan, egunotan sinatzen ari garen konpromisoen kontratuari klausula gehigarri bat erantsi nahi diogu, zuen aholku zerrenda, alegia.

Hauxe da egitekoa: bideoa ikusi ondoren eta zuen eskarmentutik abiatuta, zeintzuk dira erabilera sustatzeko eman ditzakezuen aholkuak? Egingo dugu denon arteko aholku zerrenda potoloa?

Esan barik doa zuen parte hartzea funtsezkoa dela… Imajina ezazue erabilera planean gauden guztiok aholku bana emango bagenu…  Ingu??? Animo!!! Aholkuak beti doakoak izaten dira eta!!!

 

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

2 erantzun IKASITAKOA ERABILI… NOLA, BAINA? AHOLKUAK BEHAR DITUGU!-ri

  1. egilea: Iñigo

    Lanean euskara ere erabil dezakegula sentitu; eguneroko lanean nola gauzatu dezakegun pentsatu eta azkenik, egin eta kitto.
    Hori bezain erraza (edo zaila)… zeuek esan!

  2. egilea: Aitor.V

    Bi aholku ditut euskara erabiltzeko, edo behintzat erabiltzea errezteko, ez dira berriak ez eta originalak baina nik praktikan jarri ditut eta baliogarriak izan litezke besteentzat be.
    Lehenengoa: ez naiz egunkari eroslea baina berriki Berria erosten hasi naiz astean behin, eta etxetik dekot eskuragarri (edo ez hain ez eskuragarri, hortik botata…). Apurka-apurka, momentu libre txikiren bat dekotenean, artikulutxo bat irakurtzeari ekiten diot. Egunkari osoa saio batean irakurtzea nekagarri egiten zait, baina horrela errezago, hiztegia begituteko aukera be emoten dit eta.
    Bestaldetik, irratizalea naizenez, etxean ditudan bi irratietatik bat euskarazko irrati kate batekin dekot presintonizatua, nire kasuan komunekoa, zenbat eta denbora gehiago emon komunean are eta euskara gehiago ikasiko duzu je, je…

    Ondo izan.

Erantzunak itxita daude.