USCARAS, NO TENGO AMANTE…

Batzuetan gauzak umorez hartu behar dira: negarrez eta penatan ezin dugulako egun osoa eman. Irakur ezazue  Etxebarrin bizi den Joxe Rojasi zer gertatu zitzaion…

Zuei halakorik gertatu zaizue inoiz??? Zer deritzozue?

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

6 erantzun USCARAS, NO TENGO AMANTE…-ri

  1. egilea: JAIONE

    Ez da izango barregarria, baina bi anekdota hauekin bai egin dut barre
    1. Behin, aspaldi, koadrilakoekin parrandan, Bilbon, Areatzako zubian, neska pare bati: bikote, ederra! Eta haietako batek erantzun, sututa: bigote de perra tu madre, cabrón! Oraindik egiten ditugu barre-algarak gogoratzean.
    1. Gasteizen, duela urte pare bat, auzo berri bateko taberna batean: “Bi ebaki!”. Erantzuna: “¿Que si vive aquí? ¿Quién?”.
    Niri ez zait horrelakorik gertatu, egia esaten udaletik kanpo euskara gutxi egiten dudalako.

  2. egilea: Marta v.

    Nire senarrari halako zerbait pasatu zitzaion.
    Gure etxera norbaitek deitu zuen eta Abelek teléfonoa hartu zuen.

    – Zein da ?

    – Hacienda ? He llamado a Hacienda ?

    – Ez, zein da ?

    – Entoncés he llamado a Hacienda o no ?

    – No, le estoy diciendo en euskera que quien es usted ?

    Asko barre egin genuen.

  3. egilea: Aitor

    Informatikan gertatutakoa. Estatuko hornitzaile batek deitu zuen behin informatikara eta Jesusek hartu zion deia:
    – Ez, konfundidu egin zara, hemen ez dago “Mila-rik”. Hau informatika da.
    Sail osoa bere solasaldia entzuten.
    – … Badinotzut hemen ez dagola inor izen horrekin, ez dagola “Mila-rik”.
    Eta hara:
    – Nola esan duzu “Mila esker”?, baina hori ez da zena, ez arduratu, pasakotzut email hori idatzi dizunarekin. Asier, zuretzat da deia!

    Asierrek idatzi zizkion emailetan “Mila esker” irakurri zuenez, bere sinadura zela pentsatu omen zuen je, je.

  4. egilea: Arkaitz Zarraga Azurmendi

    Ostia! Hori beste nonbait publikatu behar dugu! DBH saioko esketxa ematen du!!

Erantzunak itxita daude.