LANKIDEAK BIDELAGUN

Bagoaz, apurka-apurka, gure hizkuntz ohiturak eta jarrerak aldatzen , ezta?  Hasiera batean oso-oso zail (agian ezinezko) ikusten genuena gauzatzen ari gara:  gure artean euskaraz gehiago hitz egin, bilera batzuk euskaraz burutu, mezu, idazki edo txosten batzuk idatzi , telefono deiak euskaraz jaso, harreman-sare euskalduna zabaldu…

Ez da makala, ez, benetan, egiten ari zareten lana eta  eskertu nahi dizuegu egindako ahalegina eta gure eguneroko matraka (gozoa, eztia eta samurra, bestalde) jasan behar izatea. Hala ere, bide honek bueltarik ez izatea nahiko genukeenez,  Argia aldizkariko artikulu hau irakurtzea gomendatzen dizuegu bertan denok erabili eta aplikatu beharreko gako batzuk azaltzen zaizkigu eta.

Izan gaitezen denok elkarren bidelagun!!! Ahalegin txikienak ere izugarrizko etekina ekarriko digu… seguru egon!!!

Animo!!!

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

5 erantzun LANKIDEAK BIDELAGUN-ri

  1. egilea: Ana

    Zer?. Ideaiak ematen gure konpromisurako. Behintzat geure buruan hausnarketa bat egiteko balio du.

  2. egilea: Iñigo

    Hori da!!! Jakin ezazue denon kontratua eskuetan izan arte ez dugula sorpresa berririk
    plazaratuko… Portzierto. nola esaten da euskaraz “contrato leonino”? Asmatzen duenarentzat trebatzaileon musu bana!!!

  3. egilea: Ana

    Arkaitz hausnarketa bakoitzak bere buruarekin egin dezan, badaezbada nire bidelagun paperarekin hasi naiz.
    Kontratuaren ez betetzea punizio hori ipintzea gogorra da, baina gainera zeuen buruetan lukurreriazko kontratua sinatuko dugulakoan bazaudete, horrek adierazi nahi du klausula ezkutua dagoela. Non dago kontratuaren hizki txikia?

  4. egilea: Iñigo

    Arrazoi, Ana… non geratu da sasoi bateko “euskaldunaren hitza”?

Erantzunak itxita daude.