Bueno, badakigu udaletako langileok ez dugula oso erromantikoak izateko fama, baina seguru gure artean ere badirela ezkutuko Romeo eta Julietak ere. Gu geu (batez ere Iñi) oso, baina oso erromantikoak gara eta proposamena dugu, gaur bikoteari edo bikote izatea nahi duzuen horri kantatzeko.Sekula izan den euskarazko kantarik erromantikoena inondik ere.
Nere herriko neskatxa maite
ahozko lorez zaitut gaur laztantzen
itsaso garden, lur gozoko landare
kresalaren usain, zeru kolore
nere bihotzaren taupaden hotsez
zure grazia dut kantatzen.
Bihotz minberen egunsentia
herri sufrituaren lamia
ipuin zaharren piper eta eztia
erreka garbien kantu bitxia
udazken lizunez zaude jantzia
izar zerutarren irria.
Lanbro artetik itsas geldira
leunki zoazen txori airosa
amodiozko sentipenaren hatsa
zure ezpainetan loratuz doa
goizeko ihintzetan belardi zera
eguzkitan zilar dizdira.
Animo eta bota zuen proposamenak ere!
Batzuek hobeto ez badute kantatzen. Ni filosofikoa jarriko naiz. San Balendin egun guztietan izan behar da. Jejejeje
Beste proposamen bat, oso modernoak garenontzako emotikonoak behar dira, Whatssapen moduan.
beste abesti bat san balentin egunerako aproposa, hau baino pastelagorik?
http://www.youtube.com/watch?v=_5fS6JNEm0o
EEEhhh
Valgañoooonnn, zuk asko dakizu neskak “girotzeaz” EEEE!! NIk ez dakit zenbat denbora eman nuen kanta hau gitarrakin ikasi arte eta orain (orain jada ez!) guztiei kanta bera kantatzen nien!!
Goloxote!
Valgañon golosssooooonnn
zuk badakizu neskak nola goxatu eee!! Nik kanta hori kitarraz ikasteko denbora luuuzea eman nuen eta gero guztiei kantatzen nien!! egia esan, jada ahaztuta ia-ia…
Arkaitzek nitaz bota duena bestelakoa iruditu arren, niretzat honelako egunak melengak, gozoegiak, eztiegiak, gogaikarriak eta pasteloiegiak dira… uffff ze nazka!!!!!
Esan ohi da musika talde “heavy”-ek balada erromantiko goxoenetarikoak konposatu dituztela.
Euskal talde “heavy” edo “gogorrek” (“pisudunak” edo “pisutsuak” literalki hobeto -hiztegian begiratuta, noski-) bere alde xamurra ere badute. Hona bi adibide:
SUTAGAR “Hitz margotuak”
http://www.youtube.com/watch?v=cH9XWkRpbVc
Laino beteak
hego haizean badoaz.
Argi izpi bat
eguzkirako bidean.
Nere itzalaren
fideltasuna agerian.
Izaki bakarti
zoriontsu eta tristea.
Izan nahi nuke
maitasun hitz ororen
jabe, amodioa
haur jolas bihurtu arte.
Hitz margotuak
eskutitz batean sartuak,
bidaltzen dizkizut
mila aldiz laztanduak.
Bihar ere
egongo naiz,
bihar zure
maitasunik gabe.
Hitz margotuak,
amodioa,
mila aldiz laztanduak
eskutitz batean
bidaltzen dizkizut
lorez apainduak.
Bihar ere…
LATZEN “Laztana”
http://www.youtube.com/watch?v=Xtx7peOulns
Eztarriko korapil sendo hau
nahi nuke askatzea
kantu hau bukatzean
ezagutu zenuen sumendia
etengabe su jauzian
itzaltzen doa orain.
Aitortzen dut
haseran jolas soil bat zen
haragiaren gosea
mila mozkorren azkena
Barkaidazu baina oraingo hontan
ni naiz babes eske datorrena
fideltasunaren ardura.
Aldatu naiz
zurekin pentsatzeak
odola irakiten dit
ezintasuna dakarkit, zu gabe.
Inoiz ez dut sinistu amodioan
sexuaren indarrak
estali dizkit begiak
azkenik neri ere iritxi zait
sentimendu garaia
sentitzeko garaia.
Aitortzen dut….
Burua galtzen hasi naiz
inor ez bezela maite zaitudalako
benetan.
Ondo izan!
OOOOOOOHHHHHHHH!!!!! Asier hunkitu egin gaituzu….