MIREN TERESEREN LIBURUAK

IMG_4079Horra gure “seiko urrearen” txapeldunaren aukeraketa, eta hona bere mezua:

“Azkenean, pasa den asteartean aukeratu nituen liburuak: “Zaindari Ikusezina” eta “Musika airean”; ondo daudela esan didate ; datorren asteburuan oso eguraldi txarra izango denez, irakurtzen hasiko naiz.”

 

Bere iruzkinen zain geratuko gara. Baita “Seiko urrea 3″rako zuen erantzunen zain, ea hurrengoan nork eramaten dituen liburuak.

Esan behar dugu irabazlerik ez dela errepikatu, baina hori ez da gure kontua izan, beti esku “iñuzenteak” (iñozoak ez) erabili ditugu. Dena dela, zuen liburuak ere ez dira errepikatzen eta hori ere pozgarria da!! Gero elkarri pasa ahal dizkiogu.

Ez ahaztu datorren ostiralera arte baduzuela denbora erantzunak botatzeko.

ANIMOOO!!

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.