IKA-IKA-IKA… BADATOR KORRIKA!!!

Eman euskara elkarri lelopean, martxoaren 14tik 24ra,  Andoainetik Baionara arteko ibilbidean Korrika 18 ospatuko dugu. Basauritik martxoaren 21eko gauerdi aldera igaroko da, beraz, presta zaitezte goizaldeko korrika saioa egitera.

Aurtengo Korrikaren omenduak euskaldundu eta alfabetatu diren zein jardun horretan ari diren  guztiak dira, salbuespenik gabe.

Honen inguruko jakingarri gehiago izan nahi baduzue jo ezazue korrika.org helbidera eta bertan dituzue eskura argibide, xehetasun eta material guztiak (bideoak, mezuak, ibilbidea…)

Marieneako Susanak, adibidez, bideo hau gomendatu digu guztiontzat interesgarria izango delakoan. Ea zer deritzozuen! Bota iritziak!

Aurtengo Korrikaren inguruan berotzen hasteko ikus-entzun ezazue abestiaren bideoklipa. Seguru gaude berotzen hasiko zaretela!!! Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa… Korrika!!!

Ez etsi!!! Animooo!!!

 

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Erantzun bat IKA-IKA-IKA… BADATOR KORRIKA!!!-ri

  1. egilea: Iñigo

    Korrika 18 – Bagoaz! – Esne Beltza

    BAGOAZ!
    Bagoaz Euskal Herritik mundura
    eskua emanaz elkarri
    bideak direla gure lotura
    urratsak direla gure oinarri.
    Bagoaz Korrika…
    elkar entzunaz elkar ulertzera,
    bagoaz Korrika…
    Euskara eman eta elkar bizitzera.

    Euskara da euskaldunon ezaugarri
    guztion lur eta guztion zeru,
    horregatik maite dugu izugarri
    eta gehiago maita dezakegu.
    Bagoaz Korrika…
    ikastera eta erakustera,
    bagoaz Korrika…

    BAGOAZ KORRIKA
    EGIZU HITZ HERRI ZAHAR HERRI BERRI
    BAGOAZ KORRIKA
    EMAN EUSKARA ELKARRI
    BAGOAZ KORRIKA
    EGIZU HITZ HERRI ZAHAR HERRI BERRI
    BAGOAZ KORRIKA
    EMAN EUSKARA ELKARRI
    HARTU ETA EMAN EUSKARA ELKARRI!

    Maule, Donibane Garazi, Baiona,
    Donostia, Bilbo, Gasteiz, Iruñea.
    Herri guztietan euskara, bai ona!
    hizkuntza baita gure bilgunea.
    Bagoaz Korrika…
    euskara elkarri ematera,
    bagoaz Korrika…

    BAGOAZ KORRIKA
    EGIZU HITZ HERRI ZAHAR HERRI BERRI
    BAGOAZ KORRIKA
    EMAN EUSKARA ELKARRI
    BAGOAZ KORRIKA
    EGIZU HITZ HERRI ZAHAR HERRI BERRI
    BAGOAZ KORRIKA
    EMAN EUSKARA ELKARRI
    HARTU ETA EMAN EUSKARA ELKARRI!

    KORRIKA, TIPI TAPA!
    KORRIKA, TIPI TAPA!
    KORRIKA, TIPI TAPA!

Erantzunak itxita daude.