ZAMALANAK IZAN EZIK

IMAG0277

Nola ulertzen duzue hau? nork aparka dezake? zenbat denboraz?

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

8 erantzun ZAMALANAK IZAN EZIK-ri

  1. egilea: Iñigo

    Hor jarrita dagoen moduan, nik zera ulertzen dut: edonork gehienez 20 minutuz aparka dezakeela eta zamalanetakoek behar besteko denboraz.
    Udaleko arduradunen asmoa , ostera, beste bide batetik zihoala susmatzen dut…

  2. egilea: Iñaki

    Nik, badaezpada, ez neuke aparkako.

  3. egilea: Roberto

    Egia esan seinalearen testuak ez dauka zentzurik. Nire ustez, horrelako kasuetan interpretazio malgua egin behar da eta, adibidez, hauxe ulertu behar da:

    Lanegunetan, 9:00 – 13:30 eta 16:00 – 18:30 tarteetan ezin da ibilgailua estazionatu, gehienez 20 minutuko zamalanak egiteko denean izan ezik. Beste edozein egun edota orduetan, aparkatzea libre da.

  4. egilea: marta

    Ja,ja ….jeroglifiko bat da.
    Nire ustez, lanegunetan ezin da aparkatu 9:00 etatik 13:30 etara eta 16:00 etatik 18:30 etara, zamalanak bai baina 20 minutu gehienez. Eta ordutegi horren kanpo , nahi duzuna ?
    Ez dakit nola izango den.
    Udaltzaineei galdetu behar izango da.

  5. egilea: Iñigo

    Zergatik zarete hain konplikatuak udaletako langileok???

  6. egilea: arkaitz

    Nik esango nuke edonork 20 minutuz aparka dezakeela (erosketak egiteko adibidez) zamalanak izan ezik (horiek nahi beste). HOri jartzen du, ezta??

  7. egilea: SILVIA

    Ez aparkatu eta kitto!!! Ze, badakizue nor etorriko zaizuen atzetik… UDAL ZERGA-BILKETA!!! Mamua datorrela!!!

  8. egilea: Aitor

    Nik mesuen urrenkera aldatzen konponduko nuke.
    Lehengo irudia.
    Gero “Lanegunetan”.
    Gero Orduak
    Gero “Zamalanak izan ezik”
    Gero “Gehienez 20 min”
    Horrela mesua: Debekatua aparkatea, lanegunetan, ordu hautean, zamalanak izan ezik, hauek 20 minutuz ahal dutela egin.
    10 bat seinalea egin duenarentzat!!!

Erantzunak itxita daude.