ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ

Badakigu denek zuen betebeharrak zintzo betetzen dituzuela! bai eta gehienok dirutxua jasotzeko esperantza izango duzuela ere! tira, gure aholkua, ezin zen bestela izan, euskaraz egitea izango da. Pagatzea tokatuz gero ere ezberdina da euskaraz pagatzea! min gutxiago egiten du (kar,kar,kar)

UEMAK euskaraz egiteko aholkua egin digu bere webgunean. Baita horretarako zenbait argibide eman ere:

“Errenta aitorpena modu askotan egin daiteke: autolikidazio proposamena berretsiz, era mekanizatuan, gestoria baten bidez, Ogasuneko bulegora joanda…

Edozein modutan egiten duzula ere, euskaraz egin dezakezu. Nola?

AUTOLIKIDAZIO PROPOSAMENA

Proposamena eta gutuna ele biz jasotzen badituzu, onartzeko garaian euskaraz nahi duzula esatea baino ez duzu. Aurtengo behin betiko aitorpena euskaraz bidaliko dizute, eta aurrerantzean ere hala egingo dute.

MEKANIZATUA

Haziendako bulegoan hitzordua eskatzerakoan, esan Haziendarekin harremanak euskaraz izan nahi dituzula. Horrez gain, aitorpena egitera joatean, eskatu agiria euskaraz ematea nahi duzula.

INTERNET BIDEZKOA

Internet bidez errenta programa jaitsiz gero, berriz, euskarazkoa aukeratu.

Aholkularitza enpresaren bat aukeratzen baduzu, espresuki adierazi beharko duzu aitorpena euskaraz egin nahi duzula.

Bestelako argibiderik nahi baduzue, jar zaitezte UEMArekin harremanetan: 946279195.

HIZTEGIA

A

aitorpen arrunt   declaración ordinaria

aitorpen osagarri   declaración complementaria

aitortzaile   declarante

aldi baterakoezintasun   incapacidad temporal

alokairu   alquiler

atxikipen   retención

aurreko ahaide   ascendiente

 B

balio erantsiaren gaineko zerga (BEZ)   impuesto sobre el valor añadido (IVA)

banakako aitorpen   declaración individual

baterako aitorpen   declaración conjunta

batez besteko tasa   tipo medio

berandutza interes   interés de demora

besteren finantzaketa   financiación ajena

besteren konturako langile   trabajador/a por cuenta ajena

borondatezko gizarte aurreikuspeneko entitate   entidad de previsión social voluntaria

 D

dohaintza   donación

doikuntza positibo   ajuste positivo

 E

egotzi   imputar

egozpen   imputación

ekarpen   aportación

erregimen berezi   régimen especial

erregimen orokor   régimen general

errenta integrazio   integración de rentas

errentari   arrendatario

errentatzaile   arrendador

errentamendu   arriendamiento

errenten esleipen erregimen   régimen de atribución de rentas

eskualdaketa balioa   valor de transmisión

eskurapen balio   valor de adquisición

etekin garbi   rendimiento neto

etekin gordin   rendimiento bruto

etekin irregular   rendimiento irregular

etekin oso   rendimiento íntegro

ezgaitu   discapacitado/a

ezindu   dependiente

ezintasun iraunkor erabateko   incapacidad permanente absoluta

ezintasun iraunkor oso   incapacidad permanente total

ezkontide   cónyuge

 F

frogagiri   justificante

 G

gardentasun fiskaleko erregimen   régimen de transparencia fisvcal

gastu kenkaridun   gasto deducible

gauza bidezko etekin   rendimiento en especie

gauza bidezko ordainketa   retribución en especie

gutxipen   minoración

 H

hainbanaketa   prorrata

hartzeko   haber

herentzia banatu gabe   herencia yacente

hobari   bonificación

 I

identifikazio fiskaleko zenbaki (IFZ)   número de identificación fiscal (NIF)

irabazpidezko erregimen ekonomiko   régimen económico de gananciales

itzulketa   devolución

izatezko bikote   pareja de hecho

 J

jarduera ekonomikoen etekin   rendimiento de actividades económicas

jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ)   impuesto sobre actividades económicas (IAE)

jarduera nagusi   actividad principal

 K

kalteordain   indemnización

kapital higiezin   capital inmobiliario

kapital higiezinaren etekin   rendimiento de capital inmobiliario

kapital higikor   capital mobiliario

kapital higikorraren etekin   rendimiento de capital inmobiliario

karga   gravamen

kenkari   deducción

kenkaridun, kengarri   deducible

konturako ordainketa   pago a cuenta

konturako sarrera   ingreso a cuenta

kuota diferentzial   cuota diferencial

kuota jasanarazpen   repercusión de cuota

kuota kenkaridun   cuota deducible

 L

lanbidearteko gutxieneko soldata   salario mínimo interprofesional

 M

mailegu   préstamo

minusbaliotasun maila   grado de minusvalía

 N

nazioarteko ezarpen bikoitz   doble imposición internacional

 O

ohiko egoitza   residencia habitual

ohiko etxebizitza   vivienda habitual

oinarri ezargarri   base imponible

oinarri likidagarri   base liquidable

oinarriaren murrizpen   reducción de la base

oinordeko   heredero/a

ondare   patrimonio

ondarearen gaineko zerga (OZ)   impuesto sobre el patrimonio

ondasun bereizketako erregimen ekonomiko   régimen económico de separación de bienes

ondasun higiezin   inmueble

ondasun higiezinen gaineko zerga (OHZ)   impuesto sobre bienes inmuebles (IBI)

ondorengo ahaide   descendiente

 p

pentsio osagarri   pensión compensatoria

pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (errenta zerga edo PFEZ)   impuesto sobre la renta de las personas físicas (IRPF)

 S

salbuespen   exención

saldo garbi   saldo neto

sarrera garbi   ingreso neto

sarrera gordin   ingreso bruto

seme-alaben urteko matenu   anualidad por alimentos a hijos/as

sortutako kuota   cuota devengada

sortzapen   devengo

sortze aldia   período de generación

 Z

zatikatu   fraccionar

zenbateko   importe

zenbatespen objektiboko erregimen   régimen de estimación objetiva

zerga ekitaldi   ejercicio fiscal

zerga sortu   devengar el impuesto

zerga tasa, ezarpen tasa   tipo impositivo

zergadun   contribuyente

zergaldi   período impositivo

zirriborro   borrador

zor   deuda

zordun   deudor/a

zuzeneko zenbatespen normal   estimación directa normal

zuzeneko zenbatespen erraztu arrunt   estimación directa simplificada ordinaria

zuzeneko zenbatespen erraztu berezi   estimación directa simplificada especial

zuzeneko zenbatespen erraztu sektorial   estimación directa simplificada sectorial

zuzeneko zenbatespeneko erregimen   régimen de estimación directa

 

Euskaldunok euskaraz egiten ez badugu, zeinek egingo du ba?”

 

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.