EZIN DUT BURUTIK KENDU

Datorren asteartetik aurrera ETB1en Ezin dut burutik kendu saio berria izango dugu ikusgai. Oso itxura ona dauka azaltzen duten modukoa bada, behintzat. Euskal kantu gogoangarriak izango dituzte hizpide eta aztergai: nork idatzi zuen, non, nola, norekin… eta abarreko azalpenak emango dituzte.

Geurera ekarrita…  zein izango litzateke saio horretan agertzea nahiko zenuketen abestia? Baduzue gogoko kantarik? Zergatik?

Berotzen hasteko, guk geure proposamenarekin hasiko gara… Ea gustatzen zaizuen!!!! Eta bota zuenak!!!!

 

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

12 erantzun EZIN DUT BURUTIK KENDU-ri

  1. egilea: marta

    Benito Lertxundiren ” Baldorba” zoragarria iruditzen zait. Gainera , hitzaren egilea ezagutzen dut . Juan Antonio Urbeltz , Ikerfolk sortzailea, da.

    http://www.youtube.com/watch?feature=player_detailpage&v=0Z2FmAzArl4

  2. egilea: arkaitz

    http://www.youtube.com/watch?v=PTgVInnmOF8

    Valsa dantzatzen dakienarentzat ezin aproposagoa. Anje Duhalde ikaragarria da.

  3. egilea: Patri

    Hau bai zaila!

    Kanta bat aukeratzeak beste denak baztertzea badakar, nik neuk ezin dut halakorik egin; norberak aukeratuko lituzkeen guztien artean bat proposatzea bada asuntoa, hori errazagoa iruditzen zait. Gure trebatzaileetako bat gitarra jotzeko ahaleginetan dabilela-eta, ia honekin animatzen den:

    http://www.youtube.com/watch?v=8ei5zhIPnoU

    • egilea: arkaitzzarraga

      Hori tranpa da. Itoiz aukeratzea seguruan aritzea da!!
      A ze tald puska! Ingelesez kantatu izan balute (eta batzuetan hala ematen zuen) Zerrendetako lehen postuetan egongo ziren beti.

  4. egilea: Aitor

    Klasikoekin gabiltzanez Hertzainaken “Ta zer ez da berdin”, “Egunero”, “No time for love” edo “Aitormena”.

  5. egilea: Arkaitz Zarraga Azurmendi

    Buaaaa!! nire bizitzako taldea izan zen!! eta aitormena izan ezik, beste hirurak gehi gu gara hertzainak kuttunenetakoak. Horra letrak:
    Ixilik inola ez, hobe da abeztu
    Eta gura musika mundu zaharra deuseztatu
    kitarra, bateria ta saxoa prestu
    hau maite ez duena bitzerik ez du.
    Kaixo lagun guztiok, gu gara hertzainak
    Basoan ardoa ta labean gaztainak
    Batzuk porraz berotzen dizkigute gainak
    Guk musikaz hustuko dizkiegu zainak.
    Gaur kolokatu behar dugu edonola
    Zita, trajedunak, ez zaizkigu axola
    Gu mozkortzeko vodka, hoiek koka kola
    Zuek enporratzeko gure rokanrola.
    Gurekin nahi baduzu izan neska fina
    Hobe txina batekin etorri bazina
    Mundua ez litzateke egongo hain zikina
    Elkarrekin ohean egongo bagina.
    Txoriek zelaietan mokoka garia,
    Guk kanutotarako nahiago maria
    Gaur mozkortu baino lehen, presta afaria
    Hori duzu Hertzainok nahi dugun saria.
    Hertzainak jaio eta Hertzainak bukatu
    Gu ixiltzeko mediorik ez du inork asamatu
    Geu hil baino lehen hobe da apaizak urkatu
    Ta aita santu gaixoa puzkarrez akatu.
    Ta ohezalea dena gertura dadila
    Borrokarako prest balak eta fusilak
    Ta inguruan ditugun neska mutil pila
    Muermoa beheraka eta goraka zakila.

  6. egilea: Iñigo

    Ea zer iruditzen zaizuen kanta hau…

    http://www.youtube.com/watch?v=hIJ-KJgnW0U

  7. egilea: Patri

    Hertzainak aukeratzea ere ez al da seguruan aritzea? Bilboko Gaztetxea, “claro con gas”, lehenengo gaupasak… haiek bai garaiak haiek! Ordukoa da kanta hau be bai:

    http://www.youtube.com/watch?v=WsmBPI_tNR8

    Ezin aipatu gabe utzi Zarama ahaztezina, hau adibidez:

    http://www.youtube.com/watch?v=LOCKzSxUqPg

    Tira ba, nostalgia-dosi nahikoa gaurkoagatik…

  8. egilea: Ana

    Hertzainarekin bat nator, hain atzera ez bagoaz zeinek ez du oihukatu Alkondarie (abestiak musturrek sartunde du izena) edo Lorak eskeintzen Gatiburekin, hona hemen azkena, letra eta guztiz denok abesteko
    http://www.youtube.com/watch?v=k90hTif3JLI‎

    Proposamen bat berriagoa, muxurik musu de Enkore
    http://www.youtube.com/watch?v=3lXYk9En490

  9. egilea: Iñaki

    Zuen aurrean, jaun-andereak, ibiltzen gara askotan…
    bozkarioa ezarri nahiz denen gogo-bihotzetan
    Hori bai ona!

  10. egilea: marta

    Juanan Urbeltzen ama Nafarrakoa zen, San Martin de Unx herrikoa, eta berak , txikitan , udak pasatzen zuen han. Nafarraz maiteminduta dago.
    Ez da arraroa, ezta?

Erantzunak itxita daude.