GORA KOPAK!

Egunero,  hainbat gauza ospatzeko hamaika arrazoi dauzkagun arren (beti ere norberaren araberakoak, noski) aurtengo ekitaldian berriro elkarlanean arituko garela ospatu nahi dugu gaurkoan eta horretarako, martxan jartzeko eta gogoa pizteko, abesti hau zuenganatu nahi dugu.

Hitzak ere jarriko ditugu, Gernika aldeko euskara ezaguzten joan zaitezten…

Nola esaten da chin-chin euskaraz???? Zer iruditzen zaizue letra???

GORA KOPAK!

Eskuzabala izen naz ni,

buelti etorriko zala pentseurik

Zenbat bider fixeu nazen eta,

popatik emoztie

Engaineu ein nabe sarri

horregaitik einyot nik ikesi

Ezagun asko dodala inguruen

lagunek, lagunek lau bakarrik

Ke ba, ke ba lagun gitxi

Gaztetatik lau bakarrik

neuretzako mundue iiiee

Mesediek zor egiten dire beti

gerora ondo kobratuten badaki

Atzamar punti eskatzen dozu, eta begi bet

begi bet kentzentzue

Ke ba ke ba, lagun gitxi

Gaztetatik lau bakarrik

zeuentzako brindixe

Merezi dabenengaitik gora kopak!

Merezi dabenengaitik topa, topa!

Ardo zarrak hoberantz doan moduen

lagun zarrak denboriegaz hobera ein dozue

horregaitik zutunik esango deutsuet, lagunek, gora kopak!!!

 

 

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.