EMAZTEAGAIAREN SEMEA

“EMAZTEGAIAREN SEMEA” ANTZERKI LANA SOCIAL ANTZOKIAN

 

Ostirala honetan izango da, urriak 25, arratsaldeko 20:30etan

Ados Teatroa euskal konpainiaren antzerki-lan hau Fernando Castets eta Juan J. Campanellaren “El Hijo de la Novia” filmaren antzerkirako egokitzapena da. Asier Hormaza, Sara Cozar, Iñake Irastorza, Kandido Uranga eta Mikel Laskurain dira Garbi Losadaren zuzendaritzapean arituko diren aktoreak. Egokitzapena J.A. Vitoriak eta Garbi Losadak berak egina da.

 

Laburpena:

 

Rafael ez dago konforme daraman bizimoduarekin: ez da moldatzen bere zereginekin ezta jendearekin ere, inoiz ez dauka astirik, zappinari atxikita bizi da eta bere telesail kuttunarekin kontsolatzen da: “El zorro”. Baina jadanik berak ez du zerikusirik bere fikziozko heroiarekin. Jadanik ezin du kapa beltza, mozorroa, jantzi eta nortasun ezkutua izan. Bere errealitatea askoz korapilatsuagoa da. Rafaelek 24 orduak ematen ditu aitak irekitako jatetxea aurrera atera nahian, balore eta ekonomia krisialdi latz batean murgilduta (zoritxarrez gaurkotasun handiko kontua). Dibortziatuta dago, oso gutxitan ikusten du alaba, ez dauka lagunik eta neska-lagunarekin konprometitzetik ihesi dabil. Gainera, aspaldian ez da ama ikustera joaten, zahar-etxe batean Alzheimerrak jota dagoena. Hori guztia dela-eta, Rafaelek sentitzen du ez dituela ezertarako ez inoren itxaropenak betetzen eta jada bakean uztea besterik ez du nahi. Hala ere, espero ez dituen zenbait gertaerak desorekatu egin dute; horietan gehien markatuko duena aita beste guztien kontra tematuta egotea amaren ametsa betetzearren, hau da, elizaz ezkontzea.

Gurasoen maitasun istorioa eta lagunaren berragerpena hasieran biak ere arazotzat jo dituenak, bere bizitzaren lema berreskuratzeko pizgarriak izango dira.emaztearen semea

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.