KORRONTZI EL SOCIALEN

Social Antzokian

izugarrizko eskaintza

dugu azken aldian

euskaraz eta euskal

kulturaz gozatzeko!!

Zorionak eta eskerrik

asko benetan!

Oraingoan izugarrizko

artista piloa bilduko

ditu diska baten

aurkezpenean. Hona

bidali diguten

informazioa:

tradition2.1

 KORRONTZI:

“TRADITION 2.1”

 Diskaren aurkezpena

 Korrontzi euskal taldeak ostiralean, azaroak 8, arratsaldeko 20:30ean, “Tradition 2.1” izeneko bere azken diska aurkeztuko du Basauriko Social Antzokian. Beraiekin batera beste hainbat abeslari eta taldek parte hartuko dute ikuskizun horretan. Besteak beste, Mikel Urdangarin, Mikel Markez, Garikoitz Mendizabal, Alex Sardui (Gatibu), Ibon Koteron, Jesus Cifuentes (Celtas Cortos), Oinkari Taldea, Liron Man eta Basauri Koral Elkartea. Sarreraren prezioa 10 euro.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.