Sugandilaren misterioa argitu bitartean, Seiko Urreak ez dauka etekinik eta azaroan buruari eragiteko galderak doazkizue jarraian…
On egin eta parte hartu!!!
1.- Nola esaten da azaroa bizkaieraz?
2.- 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala non eta noiz izango da?
3.- Norena da Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik esaldia?
4.- Nola adierazi behar da euskaraz Área de Hacienda y Promoción Económica / Subárea de Empleo?
5.- Zein egunetan ospatuko da aurten Basaurin Be Bagara ekitaldia?
6.- Zein berezitasun dauka Ken Zazpiren disko berriak?