BASAERABILTZEN ERE BORTIZKERIA MATXISTAREN AURKA

MARIAENEATIK HELDU ZAIGU ETA… GU ONTXE GOAZ ARGAZKIA EGITERA
Gaur, zure partehartzea ezinbestekoa da, ADIERAZI ZURE JARRERA !!!
 
 A25 Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna. Egitaraua 2013

Azaroak 25, astelehena

11:00-14:00. Indarkeria matxistaren aurkako fotomatoia jarriko da Arizgoitiko plazan, nahi duenak argazkia atera dezan BELDUR BARIK mezuekin. ZATOZ ETA AGERTU ZEURE JARRERA!!!

13:00 INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO KONTZENTRAZIOA Arizgoitiko plazan.

Bilboko MANIFESTAZIOra joateko deialdia 19:30etan. Irteera Arriagatik

Azaroak 30, larunbata

BELDUR BARIK TOPAKETA 2013

16:00-19:30. Gazteei zuzendutako tailerrak eta jarduerak Marienean. Amaitu eta gero kalejiran jaitsiko gara Beldur Barik lehiaketako sariak (Basaurikoa eta EAEko sari orokorrak) banatzeko ekitaldira, Ibaiganeko Kultur Etxean izango dena, 20:00etan.

Azaroaren 15etik abenduaren 2ra

Marienean erakusketa hauek bisitatu ahal izango dira:

“INDARKERIA MATXISTEN AURKAKO ERAKUSKETA GLOBALAK”

Antolatzailea: ONGD Mugarik Gabe.

Indarkeria matxistak nola adierazten diren eta horiei aurre egiteko estrategia batzuk islatzeko, erakunde feministek aurrera eramandako sentsibilizazio eta salaketa kanpainen kartelak eta leloak.

 “20KO HAMARKADAKO AMAZONAK” ARGAZKI ERAKUSKETA

Antolatzailea: Beldur Barik Batzordea – Basauri Beldur Barik Herria

Asko izan ziren 20ko hamarkadan sistema heteropatriarkalarekin hautsi eta diskurtso feminista berriak eraiki zituzten emakumeak. Erakusketa hau memoria historikoaren alorreko lan bat da, emakume haietako batzuen biografia berreskuratu eta, beraiekin batera, orduko beste emakume guztiei ere gorazarre egin nahi diena.

“EMAKUMEAK ETA PUBLIZITATEA” ERAKUSKETA

Antolatzailea: Basauriko Emakumeen Elkartea

Zenbait publizitate-kanpaina biltzen dituzten panelez osatua, horiek aztertu eta publizitatearen alorrean zenbaitetan igorritako mezu matxisten aurrean jarrera kritikoa hartzea du helburu.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.