Parte hartze galanta izaten ari gara Seiko Urreako azken aleetan. Konpetentzia izugarria da eta gero eta pozago gaude zuen parte hartzearekin. Segi horrela, galderak errazak dira-eta!!!
Azken galderen “zailtasun” apurra Basauriko auzoaren izenean dago eta dagoeneko zuetariko batzuek asmatu egin duzue. Animo eta bidali erantzunak!!!
Hona hemen azkenaurreko txapelduna: Delioma arkitektoa, baina oraindik ez digu esan txekea zertan erabili duen… Badakizu, Delioma, erosketak egin ondoren bidaliguzu erositakoaren gaineko iruzkina!!! Zorionak !!!!
Eta bestetik, Seiko Urrearen azken txapeldunak: 1.H.E. prestatzen ari diren taldekoek SUGANDILAK ezizenarekin bidali zituzten erantzunak eta, DI-DA, saria lortu! Bejondeizuela! Eta segi parte hartzen! Hori bai, 30 €ko txekea zertan eta nola erabiliko duzuen ere azaldu beharko diguzue…
Zorionak!!!