IKASTURTEKO LEHEN ERRONKA

Esan bezala bloga ez zegoen hilda parrandan baizik, eta zuek berriro martxan jartzeko proposamen honekin gatoz. Basauriri buruz zenbat dakizue? Lanera baino ez zarete etortzen ala herriaz ere kezkatzen zarete? Bada, hori frogatzeko hona erronka, Hitza Pasa telebista saioan inspiratuta oraingoan. Gainera, trebakuntza taldeetako batek diseinatutakoa aurreko ikasturtean!

Ea nork asmatzen dituen erantzun gehien, guztiak lortuko dituzue ala? Irabazleak orain arte bezala saria izango du, noski. Hasi buruari eragiten! (Erantzunak blogean bertan nahi ditugu, denok ikusteko moduan, bestela ez da saririk egongo… Ados?)

BASAURIri buruzko Hitz-Pasa

A
Oraindik zutik dagoen herriko eraikin zaharrena.

B
Berari esker, gure guraso asko lanean, mendian ibili edo futbolean aritu ziren eta oraindik ari dira.

C
Ikastetxe honetan ikasten duten askok arropa bera janzten dute.

D
Bertoko haize musika-tresnak jotzen dituen Basauriko taldearen izena.

E
Haren laguna bazara merkeago izango dituzu ikuskizunetarako sarrerak.

F
Basauriko enpresa gurpil-fabrikatzaile baten izen-ohia ; gaur egun japoniarren esku dagoena.
G
Basauriko futbolari baten lehen abizena. 2004-2009 denboraldietan Athletic-en jokatu zuen eta gaur egun Mirandes taldean dago.

H
Basauriko jaietako batzorde antolatzailearen izena.

I
1930.ean Basaurin jaio zen margolari eta eskultore ospetsu baten lehen abizena.

J
Euskal dantza tipiko baten izena; Euskal Herritik kanpo ere izen bera hartzen du.

K
Basaurin inauteriek horrela hartzen dute izena..

L
San Migelgo auzoetako baten izena.

M
Basauriko mendi baten izena da nahiz eta tontorra Arrigorriagako eremuan egon.

N
Basauriko gaur eguneko kale baten izena; aurretik Genaro Riestra izan zena.

Ñ
(Barruan darama) Iruaretxetako tiro-zelaiari bestela deitzeko erabiltzen den kaleko modua.
O
San Fausto kalearen hasieran dagoen tabernaren izena.

P
Bi trenbideren artean dagoen Basauriko auzoa.

R
Basauri, Mi pueblo liburuaren egilea.

S
Bota berri duten La Remolacha taberna ospetsua zegoen Basauriko auzoa.

T
San Fausto Plazaren kaleko izen arrunta.

U
Basauriko institutu zein auzo baten izena.

V
Soloarte Ikastetxe Publikoaren 2012ra arteko izena.

W
Basaurin erroldatutako biztanleetatik hizki honekin hasten den abizen atzerritarrik zabalduena. Jatorri txinatarra du.

X
(Barruan darama) Pintxo-lehiaketa batzuk irabazi dituen tabernaren izena.

Y
Herriko sendagile ezagun baten abizena; kontsulta gaur egungo anbulatorioaren aurrean zeukana.

Z
Basauriko abesbatza berriaren izena.

 

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.