AKATSAK

Akatsak

Anjel Lertxundi Esnal / Hizkuntza / 2015-04-22 / 07:00

Hizkuntzaren bizkartzainak, arauaren itzal luzea, akatsen aurkako gurutzada… Hori guztia bizi izan dugu, bizi dugu. Ez beti hizkuntzaren bizipozezko etekinen faboretan.

Litekeen hiztunik onenak ere ezin du hizkuntza mendean hartu bere osoan, eta ez dago ikasita jaiotakorik: hizkuntzarekin dugun tratua ikaslearena da gure bizitzako betiko guztian. Alegia, beti ari garela trebatzen: «nik euskara dakit» esatea hiperbole bat da esaldiaren zentzu betean, baina lasai, akats eta estropezurik gabe ez ginateke hizkuntzadun. Ikaragarri dakienak ere gutxi daki, eta are gutxiago daki ahaztu bazaio nola iritsi zen dakientxoa ikastera eta ez badu ikusten zein urruti dagoen hizkuntzak eman liezaiokeen demendrena ere jakitetik.

«Behin batez, dio Montale poetak, izan zen hutsik gabe mintzatu zen bat eta ez zion inork ulertu. Azken hiztuna zela pentsatu zuen». Baina gertatu zen jendeak natural-natural segitu zuela hizketan. Akatsekin noski.
(ANJEL LERTXUNDI ESNAL idazlea da)

  • Estreinakoz Berria egunkarian argitaratua, 2015-04-22an.
Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Erantzun bat AKATSAK-ri

  1. egilea: Patricia Jorge Kuartango

    Egia borobila!!!

    Hizkuntzekin lan egiten dugunok egina dugu jada kalkulua: badakigu etengabe ikasten egon beharko dugula, beti adi, beti so.

    Baina tira, “nahi eta ezin” etengabean ibiltzea ere, ez da sanoa! “Konpromisoa” zena, “konpromezu” dela gero, eta, handik urte batzuetara, ezetz, “konpromiso” esan eta idatzi behar dela, ostera ere.

    Laster, gure izen-abizenak zuzen idazterakoan ere, zalantzak izango ditugu!

    Demokratizatu ditzagun hizkuntza eta hizkera! Gora euskara sencilloa!

    http://tartean.com/ez-dok-hiru/euskara-sencilloaren-manifestua/

Erantzunak itxita daude.