ONDARRUKO BERBAK

Hiztegia ikastea zein garrantzitsua den esan digute betidanik… eta ikusiko duzuenez horrela da, bai horixe!!!

Honako bideo honetan  orain arte, seguruenez, sekula santan entzun ez dituzuen hitz batzuk agertzen dira. Ea zer iruditzen zaizkizuen…

Ba al dago ondarrutarrik gure artean??? Ezagutzen al zituen hitzok???

Espero dugu borragarrixek ez izatea!!!

Ondo pasa!!!

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzunak desaktibatuta daude ONDARRUKO BERBAK sarreran

EUSKARAK GUTUNA BIDALI DIGU…

Kaixo, ni naiz, zure bizitzako lehenengo egunetatik zure alboan dagoena, komunikatzen lagundu zizuna. Hasierako egunetan esaten zenituen astakeriak zuzentzen zizkizun inguruko jendeak, nire arauen arabera, eta nahiz eta jendeak barre egin, txikia zinenez onartuta zeuden zure ahotik ateratako hitz alrebesak. Helduekin beste zerbait gertatzen zait, oso nahasia naiz eta maite nautenek ez dute nirekiko akatsik onartzen, dena zuzentzeko joera dute, eta honek pertsona asko nitaz lotsatzea ekarri du.

Zuzenketak eta lotsak tarteko, denboraren poderioz nigandik urruntzen joan da jendea, eta niganako konfiantza albo batera uzten hasi. Zoritxarrez honela galdu dut prestigioa ,eta ziur nago, guztiok errespetatu eta maitatuko bazenidate, orain indartsua izan eta harro hitz egingo zenuketela nitaz.

Zure ahotik atera nahi dut,  zure pentsamenduetan sortu, munduan ezagun bihurtu, bihotz guztietara lotu, txikitik handira joan, jendea ni maitatzera motibatu, letra guztiekin jolastu, neure arima kalean usaindu eta neure erritmora dantzatu. Maitatu egin nahi dut, xuxurlatu, lagundu, haserretu, ligatu, borrokatu, zoriontsu sentitu, eta herri baten nortasunaren zati izateaz gain, herriko norbanako bakoitzak niri nortasuna ematea nahi dut.

Zaren bezalakoa nahi zaitut, onartzen zaitut eta maite zaitut. Niri ahoz-aho ibiltzea gustatzen zait, hitzek bizitza ematen didate eta zaila naizela esaten duten arren, ezagutzea merezi duen bihotz handia daukat nire sustrai luzeen artean, beraz, ziur nago nik zu maitatzen zaitudan moduan zuk ere maite nazakezula.

Amaitzeko, mesedetxo bat eskatu nahi dizut; ez dakit hiltzen ari naizen edo ez, baina bizirik jarraitu nahi dut denbora luze batez, beraz gauza bakarra esango dizut: zakarretara bota behar banauzu gehiegi erabili izanagatik izan dadila.

Aldez aurretiko eskerrak irri batez,

Euskara.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzunak desaktibatuta daude EUSKARAK GUTUNA BIDALI DIGU… sarreran

LOREAK filma Social Antzokian

Azaroaren 23, 24, 25 eta 26an “LOREAK” filma ikusteko aukera izango dugu Social Antzokian.
Gainera, ASTELEHENEAN, HILAK 24, 20:00etan “LOREAK”  filmaren EMANALDI BEREZIA izango dugu:

JOSE MARIA GOENAGA ETA JON GARAÑO, PELIKULAREN ZUZENDARIAK, ETA ITZIAR ITUÑO, FILMAREN PROTAGONISTETAKO BAT, IZANGO DITUGU
GURE ARTEAN, IKUSLEEN GALDERAK ERANTZUTEKO PREST.

Plan ona, ezta?

clip_image002

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzunak desaktibatuta daude LOREAK filma Social Antzokian sarreran

IKASTURTEKO LEHEN ERRONKA

Esan bezala bloga ez zegoen hilda parrandan baizik, eta zuek berriro martxan jartzeko proposamen honekin gatoz. Basauriri buruz zenbat dakizue? Lanera baino ez zarete etortzen ala herriaz ere kezkatzen zarete? Bada, hori frogatzeko hona erronka, Hitza Pasa telebista saioan inspiratuta oraingoan. Gainera, trebakuntza taldeetako batek diseinatutakoa aurreko ikasturtean!

Ea nork asmatzen dituen erantzun gehien, guztiak lortuko dituzue ala? Irabazleak orain arte bezala saria izango du, noski. Hasi buruari eragiten! (Erantzunak blogean bertan nahi ditugu, denok ikusteko moduan, bestela ez da saririk egongo… Ados?)

BASAURIri buruzko Hitz-Pasa

A
Oraindik zutik dagoen herriko eraikin zaharrena.

B
Berari esker, gure guraso asko lanean, mendian ibili edo futbolean aritu ziren eta oraindik ari dira.

C
Ikastetxe honetan ikasten duten askok arropa bera janzten dute.

D
Bertoko haize musika-tresnak jotzen dituen Basauriko taldearen izena.

E
Haren laguna bazara merkeago izango dituzu ikuskizunetarako sarrerak.

F
Basauriko enpresa gurpil-fabrikatzaile baten izen-ohia ; gaur egun japoniarren esku dagoena.
G
Basauriko futbolari baten lehen abizena. 2004-2009 denboraldietan Athletic-en jokatu zuen eta gaur egun Mirandes taldean dago.

H
Basauriko jaietako batzorde antolatzailearen izena.

I
1930.ean Basaurin jaio zen margolari eta eskultore ospetsu baten lehen abizena.

J
Euskal dantza tipiko baten izena; Euskal Herritik kanpo ere izen bera hartzen du.

K
Basaurin inauteriek horrela hartzen dute izena..

L
San Migelgo auzoetako baten izena.

M
Basauriko mendi baten izena da nahiz eta tontorra Arrigorriagako eremuan egon.

N
Basauriko gaur eguneko kale baten izena; aurretik Genaro Riestra izan zena.

Ñ
(Barruan darama) Iruaretxetako tiro-zelaiari bestela deitzeko erabiltzen den kaleko modua.
O
San Fausto kalearen hasieran dagoen tabernaren izena.

P
Bi trenbideren artean dagoen Basauriko auzoa.

R
Basauri, Mi pueblo liburuaren egilea.

S
Bota berri duten La Remolacha taberna ospetsua zegoen Basauriko auzoa.

T
San Fausto Plazaren kaleko izen arrunta.

U
Basauriko institutu zein auzo baten izena.

V
Soloarte Ikastetxe Publikoaren 2012ra arteko izena.

W
Basaurin erroldatutako biztanleetatik hizki honekin hasten den abizen atzerritarrik zabalduena. Jatorri txinatarra du.

X
(Barruan darama) Pintxo-lehiaketa batzuk irabazi dituen tabernaren izena.

Y
Herriko sendagile ezagun baten abizena; kontsulta gaur egungo anbulatorioaren aurrean zeukana.

Z
Basauriko abesbatza berriaren izena.

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzunak desaktibatuta daude IKASTURTEKO LEHEN ERRONKA sarreran

EZ ZEGOEN HILDA, PARRANDAN ZEBILEN-TA

Gure bloga ez zegoen hilda, ez!! Parrandan edo lozorroan eduki dugu. Peret handiari omenaldia eginda eta… gaur ostirala dela probestuz, eta astelehenean planari bultzada berria emango diogula adierazteko, horra parrandarako deia egiten duen bideoa! Animo, gozatu, dantzatu eta presta euskarari bultzada berria emateko.

EZ ZEGOEN HILDA

Basaurin erabiltzen jarraituko dugula erabaki dugu!! BASAERABILTZEN jarraituko dugu!!

 

ZUEK ERE PREST? ERAKUTSI ETA ERANTZUN!! DEMONIO!!

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzunak desaktibatuta daude EZ ZEGOEN HILDA, PARRANDAN ZEBILEN-TA sarreran

AZKEN TXAPELDUNA

BEGO MENAGAZHemen duzue guztiok espero zenuten argazkia!! Bai, Asierrekin atera ondoren gu ere ari ginen Begoren zain! Baina badakizue momentuz azken txapelketa izan dela. Gure asmoa joko masiboa egitea zen eta, egia esan, oso lanpetuta zaudetelako edo auskalo zergatik, baina ez dugu erantzun askorik jasotzen. Beraz, berpiztu artean etenda utziko dugu SEIKO URREA. Lasai, hileta elizkizunik ez diogu egingo. Etorriko da berpizteko edo berformulatzeko aukera. Zuen ekarpenen zain geratzen gara!!!

Iñi eta Ark

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzunak desaktibatuta daude AZKEN TXAPELDUNA sarreran

SEIKO URREA: ZAHARRAK, BERRIAK ETA ETORKIZUNA

Lehenik eta behin, zaharrei buruz esan behar irabazle zahar batek saria jaso duela azkenik! zaharra esatean zuek pentsatzen ari zaretenaz ari gara, bai, alegia, aspaldi zuela hemen saria jasotzeko. Horratx argazkia!!Asier Aranburu

 

Bigarrenik… Txapeldun berria dugu!! oraingoan ere udaleko eraikin nagusiko goiko pisura joan zaigu saria!! hain zuzen ere Hirigintza Atalera!!! Bego Mena izan da txapelduna!!! zorionak Bego, eta badakizu, zaharra izan nahi ez baduzu… zatoz ahalik eta arinen sariaren bila eta argazkia egitera!

 

Azkenik… etorkizunera begira jarrita… kontuan hartuta seiko urreak bere puntxa galtzen ikusten gabiltzala… bere ibilbidea amaierara heltzen ari delako sentsazioa dugu! badakizue Aste Santua datorrela, eta guretzat behintzat meditaziorako eta hausnarketarako garai oparoa izaten da. Buelta batzuk emango dizkiogu eta arre edo ixo egin, hau da, gurutziltzatu eta bertan utzi ala berpiztu eta biziberritu. Zuen hausnarketa eta otoitzak ere ontzat hartuko ditugu.

Bota mezuak!!!Iñi eta Ark

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzunak desaktibatuta daude SEIKO URREA: ZAHARRAK, BERRIAK ETA ETORKIZUNA sarreran

AURREKO TXAPELDUNAK

Seiko urrea urtarrila

 

 

 

 

 

 

Hona hemen Eukene eta Inma, Seiko Urrea txapelketako azken irabazleak. Bideartetik osteratxoa egin zuten joan den barikuan eta bide batez, 30 €ko txeketxoa jaso zuten. Esango diguzue zertan “inbertituko” duzuen dirua… ezta?

Bestetik, Sugandilak taldekoei eta Asier Aranbururi zuen saria jaso gabe daukazuela gogorarazi nahi dizuegu…  Zeren zain zaudete? Ez duzue jaso nahi ala?

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzunak desaktibatuta daude AURREKO TXAPELDUNAK sarreran

SEIKO URREA 2014KO OTSAILA

Zorionak Eukene urtarrileko txapeldunari!!! Hirigintza Arloan fin-fin dabiltza parte hartzen eta azkenean,  saria lortu egin du haietako batek!!! Bejondeizuela!

Esan bezala. Asier, Inma eta Eukenerekin talde-argazki bat egin beharko dugu batzuei Bideartetik hurbiltzeak ikara ematen omen dielako…  Sugandilak taldekoek ere zeren zain zaudete zuen 30 €ko txekea jasotzeko??? Ea bisitaxoa egiten diguzuen!!!

Hona hemen Seiko Urreako galdera-sorta berria. Espero dugu aurrekoan baino erantzun gehiago jasotzea eta horretarako zuen ahalegina behar-beharrezkoa da, ANIMO ETA EKIN LANARI!!!

1.- Ze izen dauka Basauriko Inauterietako ikurra izango den pertsonaia berriak?

 clip_image001 

 

 

 

 

 

2.-  Bukatu esaera eta azaldu zer esan nahi duen:

 Batzuetan kale, ………………………………………………………………………………… .

3.-  Zein da gure udalerriaren izen ofiziala? (euskaraz, noski!)

 

4. Nork zuzendu du Asier eta biok doku-filma ? (*Kontuz !)

 

5.- Nori buruzkoa da martxoaren 14an Social Antzokian izango den Zazpi aldiz elur ikuskizuna?

 

6.- Argazkian ageri den parkearen izena zein den badakizue?

64227939

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzunak desaktibatuta daude SEIKO URREA 2014KO OTSAILA sarreran

SEIKO URREA 2014KO URTARRILA

Zorionak Inma Perali, 2013ko abenduko lehiaketa irabazteagatik!!! Badakizu, Inma, 30 € txekea jaso nahi baduzu zer egin behar duzun, ezta? Arkaitz eta Iñigorekin argazki bat atera!!!

Azken irabazleen berri ez daukagu; Sugandilek argazkia atera bai baina ez digute oraindik esan diruarekin zer egiteko asmoa duten… Zain gaude!

Urte berri, erronka berri… Hona hemen 2014ko lehen Seiko Urrea. Zuen ahalegin eta gogo handienak eskatuko dituzten galderak dira, beraz… ekin lanari eta animo!!!

SEIKO URREA

1.- Gaztelaniazko rebajas adierazteko, euskarak merkealdi eta beherapen hitzak erabiltzen ditu. Baina zein da bien arteko desberdintasuna?

2.- Zein urtetan eraiki zuten argazkiko zubia?

 arizko_zubia


 

 

 

 

 

3.- Zein izen dauka NerbioiIbaizabal bailarako euskararen ondare etnolinguistikoa batzeko eta ikertzeko eskualdeko hainbat udalek sustatutako ekimenak?

 

4.- Euskaraz dakiten Athleticeko 6 jokalariren izenak emango dizkiguzue?

 

5.- Bukatu esaera zaharra:

Tontoa izateko________________________________________________ .

 

6.- Maskaradetan, zein izen hartzen dute buruan urtxintxa daramaten pertsonaiek ?

 Maskarada. Personaje Txorrotxak

 

 

 

 

 

 

 ANIMO, EZ DIRA ZAILAK ETA !!!

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzunak desaktibatuta daude SEIKO URREA 2014KO URTARRILA sarreran