IBAIGANEKO LIBURUTEGIAN ESKAINTZA BIKAINA ABENDUAN

2013 abendua euskara hila 7.461868e-294uskaraz.pub_Página_32475112

 

Iruzkinak desaktibatuta daude IBAIGANEKO LIBURUTEGIAN ESKAINTZA BIKAINA ABENDUAN sarreran

SEIKO URREAKO AZKEN TXAPELDUNAK!!!

Parte hartze galanta izaten ari gara Seiko Urreako azken aleetan. Konpetentzia izugarria da eta gero eta pozago gaude zuen parte hartzearekin. Segi horrela, galderak errazak dira-eta!!!

Azken galderen “zailtasun” apurra Basauriko auzoaren izenean dago eta dagoeneko zuetariko batzuek asmatu egin duzue. Animo eta bidali erantzunak!!!

Hona hemen azkenaurreko txapelduna:  Delioma arkitektoa, baina oraindik ez digu esan txekea zertan erabili duen… Badakizu, Delioma, erosketak egin ondoren bidaliguzu erositakoaren gaineko iruzkina!!!     Zorionak !!!!

Delioma

 

 

 

 

Eta bestetik, Seiko Urrearen azken txapeldunak: 1.H.E. prestatzen ari diren taldekoek SUGANDILAK ezizenarekin bidali zituzten erantzunak eta, DI-DA, saria lortu! Bejondeizuela! Eta segi parte hartzen! Hori bai, 30 €ko txekea zertan eta nola erabiliko duzuen ere azaldu beharko diguzue…

Zorionak!!!

Sugandilak

Iruzkinak desaktibatuta daude SEIKO URREAKO AZKEN TXAPELDUNAK!!! sarreran

ABENDUKO SEIKO URREA

Zorionak Sugandilak taldekoei aurreko Seiko Urrea irabazteagatik. Horrela jarraitu!!! Baina txekea eskuratu nahi baduzue badakizue zer egin behar duzuen!.

Hemen dauzkazue datorren hilerako galderak:

1.- Zenbat urte bete ditu aurten Goenkale telesailak?

2.- Zein da dimisioa eman berri duen Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordeko arduraduna?

3.- Bukatu esaera:

Gabon bon-bon,____________________________________________________

 

4.- 2014ko urtarrila-maiatza bitartean Social Antzokian euskaraz izango diren bi antzezlanen izenburuak:

5.- Zein da Bernardo Atxagak argitaratu duen azken liburuaren izenburua ?

6.- Argazkikoa, Basauriko auzo bat da… Zein?

 

seiko urrea

 

 

 

 

 

Ea ba, hortxe duzue erronka!!! Animo!!!

Iruzkinak desaktibatuta daude ABENDUKO SEIKO URREA sarreran

SEIKO URREAN SARI BERRIAK

Konturatu gara nahiko lotura gutxi duzuela zuek gure baserriko munduarekin. Egun osoa ordenagailu aurrean, musika diskoa entzuten, mobilarekiko engantxe ikaragarria… Hiritar petoak zaretela, hara!! eta horri erremedio erdia jartzeko edo… Baserri batean hamabost egun pasatzeko proposamena egin nahi dizuegu.  Deliomari horretarako txekea eman diogu.  Laster argazkia erakutsiko dizuegu.

Hona gure lagun Saioak ze ondo pasa zuen:

 

Iruzkinak desaktibatuta daude SEIKO URREAN SARI BERRIAK sarreran

BASAERABILTZEN ERE BORTIZKERIA MATXISTAREN AURKA

MARIAENEATIK HELDU ZAIGU ETA… GU ONTXE GOAZ ARGAZKIA EGITERA
Gaur, zure partehartzea ezinbestekoa da, ADIERAZI ZURE JARRERA !!!
 
 A25 Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna. Egitaraua 2013

Azaroak 25, astelehena

11:00-14:00. Indarkeria matxistaren aurkako fotomatoia jarriko da Arizgoitiko plazan, nahi duenak argazkia atera dezan BELDUR BARIK mezuekin. ZATOZ ETA AGERTU ZEURE JARRERA!!!

13:00 INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO KONTZENTRAZIOA Arizgoitiko plazan.

Bilboko MANIFESTAZIOra joateko deialdia 19:30etan. Irteera Arriagatik

Azaroak 30, larunbata

BELDUR BARIK TOPAKETA 2013

16:00-19:30. Gazteei zuzendutako tailerrak eta jarduerak Marienean. Amaitu eta gero kalejiran jaitsiko gara Beldur Barik lehiaketako sariak (Basaurikoa eta EAEko sari orokorrak) banatzeko ekitaldira, Ibaiganeko Kultur Etxean izango dena, 20:00etan.

Azaroaren 15etik abenduaren 2ra

Marienean erakusketa hauek bisitatu ahal izango dira:

“INDARKERIA MATXISTEN AURKAKO ERAKUSKETA GLOBALAK”

Antolatzailea: ONGD Mugarik Gabe.

Indarkeria matxistak nola adierazten diren eta horiei aurre egiteko estrategia batzuk islatzeko, erakunde feministek aurrera eramandako sentsibilizazio eta salaketa kanpainen kartelak eta leloak.

 “20KO HAMARKADAKO AMAZONAK” ARGAZKI ERAKUSKETA

Antolatzailea: Beldur Barik Batzordea – Basauri Beldur Barik Herria

Asko izan ziren 20ko hamarkadan sistema heteropatriarkalarekin hautsi eta diskurtso feminista berriak eraiki zituzten emakumeak. Erakusketa hau memoria historikoaren alorreko lan bat da, emakume haietako batzuen biografia berreskuratu eta, beraiekin batera, orduko beste emakume guztiei ere gorazarre egin nahi diena.

“EMAKUMEAK ETA PUBLIZITATEA” ERAKUSKETA

Antolatzailea: Basauriko Emakumeen Elkartea

Zenbait publizitate-kanpaina biltzen dituzten panelez osatua, horiek aztertu eta publizitatearen alorrean zenbaitetan igorritako mezu matxisten aurrean jarrera kritikoa hartzea du helburu.

Iruzkinak desaktibatuta daude BASAERABILTZEN ERE BORTIZKERIA MATXISTAREN AURKA sarreran

ABENDUAREN 1ean BASAURIN BE BAGARA

Crónicas informazioa 2013Abenduaren 1ean, iaz hasi zen Basaurin Be Bagara ekitaldiaren aurtengo proposamena koloredun kalejirak egitea eta denok Solobarria Plazan elkartzea izango da.

Nola ikusten duzue kontua? Zerbait egin dezakegu ekitaldian parte hartzeko???

Bota proposamenak!!!

Hona hemen ekitaldiari buruzko informazioa.

Iruzkinak desaktibatuta daude ABENDUAREN 1ean BASAURIN BE BAGARA sarreran

AZAROKO SEIKO URREA

Sugandilaren misterioa argitu bitartean,  Seiko Urreak ez dauka etekinik eta azaroan buruari eragiteko galderak doazkizue jarraian…

On egin eta parte hartu!!!

 

 

1.- Nola esaten da azaroa bizkaieraz?

 

 

 

2.- 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala non eta noiz izango da?

 

 

 

3.- Norena da Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik esaldia?

 

 

 

4.- Nola adierazi behar da euskaraz Área de Hacienda y Promoción Económica / Subárea de Empleo?

 

 

 

5.- Zein egunetan ospatuko da aurten Basaurin Be Bagara ekitaldia?

 

 

6.- Zein berezitasun dauka Ken Zazpiren disko berriak?

 

 

 

 

 

Iruzkinak desaktibatuta daude AZAROKO SEIKO URREA sarreran

KORRONTZI EL SOCIALEN

Social Antzokian

izugarrizko eskaintza

dugu azken aldian

euskaraz eta euskal

kulturaz gozatzeko!!

Zorionak eta eskerrik

asko benetan!

Oraingoan izugarrizko

artista piloa bilduko

ditu diska baten

aurkezpenean. Hona

bidali diguten

informazioa:

tradition2.1

 KORRONTZI:

“TRADITION 2.1”

 Diskaren aurkezpena

 Korrontzi euskal taldeak ostiralean, azaroak 8, arratsaldeko 20:30ean, “Tradition 2.1” izeneko bere azken diska aurkeztuko du Basauriko Social Antzokian. Beraiekin batera beste hainbat abeslari eta taldek parte hartuko dute ikuskizun horretan. Besteak beste, Mikel Urdangarin, Mikel Markez, Garikoitz Mendizabal, Alex Sardui (Gatibu), Ibon Koteron, Jesus Cifuentes (Celtas Cortos), Oinkari Taldea, Liron Man eta Basauri Koral Elkartea. Sarreraren prezioa 10 euro.

Iruzkinak desaktibatuta daude KORRONTZI EL SOCIALEN sarreran

AMAREN ESKUAK

Amaren_eskuak_Las_manos_de_mi_madre-390805298-largeAzaroaren 11 eta 12an SOCIAL ANTZOKIAN

Azken aldian, Socialekoek eskaintza zabala dute euskaraz. Oraingoan Karmele Jaioren eleberrian oinarritutako filma dakarte. Mireia Gabilondok zuzendutako lanak oso kritika onak eta arrakasta ari da jasotzen. Hona labur-labur filmaren nondik norakoak.

Nereak 38 urte ditu. Bizitza familiarra eta profesionala uztartu nahi dituen ama bat da. Egunkari bateko erredakzioan egiten du lan. Egun batetik bestera, ordea, Nereak bere bizitzan duen desoreka handitu egingo da bere ama Luisa, memoria galtzen hasita, ospitalera eramango duten egunean.
ANIMATU ETA EUSKARA(Z) KONTSUMITU
Iruzkinak desaktibatuta daude AMAREN ESKUAK sarreran

EUSKARA JENDEA

altAklKgkK6TLZ-tBRN8jigxn0wxrkEBZZt5flcWnhM600-_jpgXamar idazlearen liburu famatuan oinarritutako dokumental ezin gomendagarriagoa. Asteazkenean ETBn. Zuen iruzkinak espero ditugu.

Iruzkinak desaktibatuta daude EUSKARA JENDEA sarreran